Carte routière d'Espagne et de Portugal (eu)

    Sorapediatik
    Carte routière des royaumes d'Espagne et de Portugal
    Egilea Pierre Nicolas Buret de Longchamps
    Urtea 1812
    Hiria Paris
    Tamaina 45 x 60 cm
    Carte routière d'Espagne et de Portugal (Pierre Longchamps 1812).png


    Mapa zertan den

    Alexis-Hubert Jaillot (1632-1712) Frantziako ingeniari, geografo eta kartografoa izan zen. Parisen zeukan inprimategia, eta Luis XIV erregearentzat egiten zuen lan.

    Espainia eta Portugaleko mapa egin zuen, XVIII mendearen hasieran, eta 1812an Pierre Nicolas Buret de Longchamps-ek (1765-1839) eguneratu eta berriro argitaratu zuen. Frantziako aldean Errepublikako departamentu berriak margotu zituen, eta Espainiarako, berriz, Tomás López[1]-en mapak erabili zituen.


    Soraluzeri buruzkoak

    Gipuzkoan hiru herri nabarmentzen dira: Soraluze, Tolosa eta Donostia.

    Soraluze ingurukoa


    Bitxikeriak

    Beste mapa askoren moduan, bi Bizkaia agertzen dira, txikia (gaur eguneko Bizkaia) eta handia, Kantabria, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta (agian) Errioxa hartzen duela.

    Koloretan Bizkaia Handia eta Nafarroa batuta agertzen dira, baina Nafarroa eta Errioxa alde batetik daude, eta Bizkaia Handia bestetik. Azken honetan Gipuzkoa bereiztuta ikusten da.

    Mapak Frantziako Errepublikak berriki sortutako departamentuak erakusten baditu ere, Lapurdi, Benafarroa eta Zuberoa oraindik bereizten ditu.


    Erreferentziak

    1. TOmás López. Wikipedia (gazteleraz).