Arraikuako keixa arbolak (eu)
Arraikuako keixa arbolak | |
---|---|
Kokapena | Arraikuko lorategian |
Adina | 15-20 urte |
Neurria | 4-5 metro |
Izen zientifikoa | Prunus serrulata |
Euskarazko izena | Lore gereziondoa/ Gereziondo japoniarra |
Jatorria | Asia (Txina, Korea eta Japonia) |
Ezaugarriak
Loraldi goiztiarra eta ikusgarria du. Udaberri hasieran, hosto berriak agertzearekin batera, zuritik arrosara bitarteko lorez gainezka jartzen da. Hostoak udazken amaieran galtzen ditu, eta hauek ere, erori aurretik, kolore hori eta gorrizta politak erakusten dituzte.
Mintegietan mota honetako barietate ugari eskaintzen dituzte, hauetako asko lore bikoitz ikusgarrietakoak.
Sarri, Europan eta Ipar Ameriketan, batez ere, Gereziondo arruntaren (Prunus avium) enborraren gainean txertatzen da, arruntak sustrai sistema hobea izaten duelako.
Fruituei dagokienez, berriz, apaingarri izateko helburuarekin sortu dituztenez, normalean ez dute fruitu ale handirik ematen, gerezi ale txiki beltxak baizik. Hori bai, oso ugariak izaten dira.
Erabilera ohikoena
Zuhaitz apaingarri gisa oso hedatua dago, bere jatorrizko herrialdeetan nahiz munduko klima epeleko lekuetan. Batez ere, bere loraldi ikusgarriengatik landatzen da.
Erreferentziak
- Arraikuako keixa arbola loratsuak. Ander Oñate (2023/09/08).