Coronelliren lurbira-globoa (eu)
Vincenzo Coronelli-ren lurbira-globoa | |
---|---|
Egilea | Vincenzo Coronelli / Matteo Alberti |
Urtea | 1688 / 1693-1696 |
Hiria | Venezia / Düsseldorf? |
Tamaina | 11.0 x 14,6 cm (grabatua) 14,7 x 19.0 cm (orria) |
Mapa zertan den
1688. urtean Vincenzo Coronelli jakitun veneziarrak lurbira globoa kaleratu zuen, eta handik gutxira zeruko globoa, eta printze batzuei saldu zizkien.
Coronellik grabatuak diseinatu eta inprimatu zituen. Hurrengo urteetan (1693-1696) Matteo Alberti laguntzaileak globoak eraiki zituen, papera, igeltsua, egurra, letoia, burdina erabiliz.
Coronelliren globoak bere ilustrazio topografiko bikainengatik ospetsuak ziren, aurkikuntza geografiko berrienak ere jasotzen zituztela. Bavariako Maximilian II Emanuel printzeak[1] bi globo eskuratu zituen Bruselan[2], 1696an, beharbada Turkiako Gerretan bere azken garaipenak erakusten zituztelako.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plazencia) inguruko herrietatik ak letra tamainaz eta motaz (letra etzana) bereizten da. Inguruan herri bakarrak dauka antzeko letra: Treuigno (Trebiñu).
Soraluze lurbira-globoan agertzeak Florencio Josepf de Lamotek arrazoia zuela frogatzen du. 1756.ean sortutako Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica delakoan zera adierazten zuen[3]:
- ...los demás Príncipes de la Europa mandan poner a esta Villa en sus mapas geográficos por una de las principales y muy conocidas en ella...
Aurreko urtean (1692) Vicenzo Coronellik Europako mapa bat argitaratu zuen, Parte occidentale dell'Europa, eta bertan ere Soraluze agertzen zen.
Bitxikeriak
Globo hau Felix Arizaga soraluzetarrak topa zuen Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean, 2023. urtean.
Kostaldeko portuak alde batera lagata, Euskal Herriko zortzi hiri besterik ez dira agertzen: Plazencia, Treuigno, Bilbao, Tolosa, Baiona, Pamplona, Olite eta Tudela.
Bizkaia (Biscaia) Bidasoatik Santillanaraino heltzen da. Agian horregatik Bilbao Santoña (S. Antonio) eta Santander (S. Andero) artean agertzen da.
Tolosa, gutxi gora behera, Donostiaren inguruan kokatuta dago.
Erreferentziak
- ↑ Maximilian II Emanuel. Wikipedia (ingelesez).
- ↑ Gaur egun Munich-eko Bavariako Museo Nazionalean (Bayerische Nationalmuseum) erakusten dira.
- ↑ ...Europako gainontzeko printzeek Hiribildu hau beren mapa geografikoetan jartzeko agintzen dute, nagusienetakoa eta oso ezaguna delako...