Alzubiagako zubia (eu)
Alzubiagako zubia | |
---|---|
Ibaia | Sagar-erreka |
Urtea | XV. mendea |
Mota | Harri eta karea |
Luzeera | 4 m |
Zabalera | 1,50 m |
Altuera | 2 m |
Erabilera | Oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Alzubiaga izena Arçubiaga izenetik dator, eta aintzinako izen izenak adierazten duenez, herriko zubi zaharrenetakoa da: Arçubiaga = harri + zubi + aga.
Inguru horretan gurdibidea, Igaratetik Olakorta eta Elgetara zihoana, Sagar-errekaren ezker aldetik zihoan. Ertaro bukaeran errekaren beste aldean errota eraiki zuten, burdinola moduan ustiatzeko. Zubi hau errota/ burdinola gurdibidearekin lotzeko jaso zuten.
Aurreko zubia egurrezkoa izango zen, baina aurki harrizko zubia eraiki zuten. Zubi berria Arçubiaga deitzeko inguruan eta herrian ez ziren harrizko zubi asko izango.
Zubia bakarrik ez, burdinola ere berdin deitu zuten: Arçubiaga aurretik era Alzubiaga gero.
XVI. mendean burdinola barrena bihurtu zen, eta XIX. mendean ogi errota, armagintza alde batera lagata. Izena ere aldatu zioten: Errotabarri.
Kokapena
XX. mendea
XX. mendeko bigarren erdialdean, ibilgailuak pasatzeko zubia estuegi zenez, zabaldu zuten. Baina ez zuten zaharra bota, alboan erantsi zioten beste metro t'erdiko zubia, porlanezkoa.
XX. mende bukaeran, berriz, GOL lantegia zabaltzerakoan, Errotabarri baserria bota egin zuten eta hormatzarea jaso zuten bertan. Baina XVI. mendeko zubia ez zuten bota eta, nahiz eta inora ez eraman, oraindik zutik dirau.