Ibaizabal errotaren auzia (eu)
Aurrekariak
Errotaren jabeak
Ertaro bukaeran, XIV. edo XV. mendean eraikia, Soraluzen Igareta errota zen. Baltegieta kalean zegoen edo, zehatzago esateko, Iturburun.
Bi jabe zituen, Yruretarrak eta Udala. Errota oso diru iturri oparoa zenez, Udalak erdia erosia zuen, prezioak apal mantentzeko.
Sasoi hartan “moturia”[1] ordaintzen zen, eta Igareta errotarena 64 libra garauko 3 libra zen; hau da, ia %5a.
Errota erdiaren salmenta
1476. urtean Gaztelako Ondoretzaren Gerra[1] zela eta, Frantziako erregea Gipuzkoan sartu zen Burgoseraino heltzeko asmoz. Probintziak gudarostea eratu zuen aurka egiteko, gizonak eta dirua udalek jarri zituztela.
Diru faltan, Soraluzeko Udalak Igareta errotaren bere erdia Martin Ybañez de Yrure jaunari saldu zion (Juan Ybañez de Yrure beste jabearen anaia zen).
Prezioak gora etengabe
Salmentaren baldintza bat prezioei zegokien. Zehazki, moturiaren muga 16 libra garauko libra batean ezarri zuten; hau da, %6,25a.
Baina Yruretarrek, inguruko errota nagusiaren jabeak zirenez, diru gehiago egiteko aukera ikusi zuten, eta poliki poliki moturia 8 libra garauko libra batera igo zuten; hau da, %12,50a.
Ibaizabal errotaren sorrera=
Moturiaren bilakaera herritarren interesen kontra zela ikusia, dirua egin zuenean Udalak konponbidea bilatzen saiatu zen. 1534. urtean herriko beste bi jauntxokin, Pero Perez de Arregia eta Juan Garcia de Uribarri, kontratua sinatu zuen, errota berria eraikitzeko Ibaizabal izeneko tokian (gaur egun Olabarrena).
Urte berean hasi ziren lanak, presa eta (zubiaren) zutabeak herri esparruan jaso zituztela, baina errota Juan Garcia de Uribarri jaunaren lurretan eraiki zuten.
Errota berri honek bi erabilera izango zituen, laboreak apurtu (ogi-errota) eta burdina mehetu (“ferrería sotil”).
Yruretarren kezka
Yruretarrak ondo kezkatuta zeuden errota berriarekin. Alde batetik, beldur ziren presa berriaren urak beren errotaren erretena ez zuen estaliko, lan egiteko orduan errotari traba eginez. Baina, batez ere, konkurrentzia berriak kezkatzen zuen: Soraluzeko Udala errota berriaren bazkide izanik, garbi zegoen moturia apalduko zuela, eta Yruretarren negozioa kaltetuko zela.
Auzibidean
Zubiaren euskarriak
Ibaiaren puntu honetan aspalditik zegoen ibi bat, Eibar aldetik Elgoibar aldera zetozen bidaiari eta merkatariei ibaia zeharkatzeko aukera ematen ziena, herriraino joan gabe.
Errota berriaren hasierako proiektuak presa soila aurreikusten zuen. Baina aurki ikusi zuten presa gainean zubia ezartzeko premia, desagertutako ibia ordezkatzeko. Eta halaxe egin zuten, harrizko lau zutabe sendo eraikiz, gehi alboetako biak.
Auzia
Lehen auzian Iruretarrek (Juan Ybanes de Yrure eta Francisco de Yrure) Juan Garcia de Uribarri auzipetu zuten, “Soraluze menpeko Ibaizabal izeneko ibai, ibaiertz eta tokian dauden presa, harrizko eraikinak, burdina mehetzeko burniola eta ogi-errota”[2] zirela eta.
Besteak beste, Iruratarrek Pero Perez eta lagunei eskatzen zieten ordurateko lan guztiak eraisteko, legeak ez zuela baimentzen errota zaharrei kaltea egiten zieten errota berririk<ref>“el dicho Pero Pérez y sus consortes están obligados a demoler a su costa las obras realizadas porque expresamente dispone la ley que no se aga nuebo molino en perjuyzio ni danno de otro primero porque el río y bado público es a todos común, redundando como redunda a mis partes mucho perjuyzio y danno con la reponpa que aze la dicha presa porque sube en tanto grado que detiene y retrasa el bado y curso de la agoa de los dichos molinos primeros y en tal caso proybe la ley espresamente disponiendo lo siguiente: debe ser fecho tal molino de manera que el corrimiento de la agoa no se enbargue al otro primero más que la aga libremente según que era de antes acostumbrado a correr.<ref>.
Bere aldetik, Pero Perez de Arregiak eta Joan Garcia de Uribarrik ere auzitan jarri zituzten Juan Ibañez de Irure eta Francisco de Irure, Ibaizabal presa eta errota berriak ez zituztela inolaz ere Iruretarren errotak kaltetu.