Oreka Art. Urrats bat aurrerantz 2023 (eu)
Oreka Art. Urrats bat aurrera. Iragarkia (2023).jpg Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_01_(2023).png Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_02_(2023).png Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_03_(2023).png Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_04_(2023).png Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_05_(2023).png Oreka_Art._Urrats_bat_aurrera._Erakusketa_06_(2023).jpg
Erakusketa
"Begirada bat atzera, urrats bat aurrera" izeneko erakusketa inauguratu du Soraluzeko Oreka Art galeriak; atzerriko eta bertako margolari ezagunen margolanak ikus daitezke. Begirada bat atzera, pausu bat aurrera izeneko erakusketa dago ikusgai ostiralaz geroztik eta hilaren 31ra arte Soraluzeko Oreka Art galerian. Erakusketa barixaku iluntzean inauguratu zen eta sortzaile eta artezale ugari bildu ziren Gabolatseko lokalean. Aurrera, hilaren amaierara arte izango da ikusgai, astegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Helburua
Artea eta artistak omentzea da Ramirezen helburua: "Maisu handiei eta galerian gonbidatu izan ditudan artistei egindako omenaldia da. Arteari egindako omenaldia", azaldu du Ramirezek.
Lanak
Atzerriko eta bertako margolari ezagunen margolanek osatzen dute erakusketa: Picasso, Montalvan, Chillida, Simon Arrieta, Azkargorta, Beorlegi, Keixeta, Zumeta... Neurri eta estilo askotako margolanak, grabatuak eta bozetoak ikus daitezke bertan. Horietako batzuk galeriaren arduradun den Alberto Ramirezen kolekziokoak dira eta artistek edo kolekzionisten lagatakoak beste batzuk.
Mundu mailako eta hurragoko artisten margolanen bilduma ikusgarria osatu du Alberto Ramirezek Begirada bat atzera, pausu bat aurrera erakusketan. Tartean dira Picasso, Montalvan, Tapies, Chillida, Simon Arrieta, Azkargorta, Beorlegi, Keixeta, Zumeta, Malevich-en eskolaren jarraitzaileak, Fernand Lambert, Azkargorta aita-semeak, Nikolas Mujika, Andrade, Rafael Peñalver, Manolo Oyonarte, Ceballos, Arroyo, Elorza, Arruabarrena, Serzo, Chillida, Bingen de Pedro, A. Sarasketa, A. Etxeberria edo Ralf Horton. Neurri eta estilo askotako margolanak, grabatuak eta bozetoak dira galerian ikusgai daudenak. Artelan batzuk Ramirezen beraren kolekziokoak dira eta artistek edo kolekzionisten lagatakoak gainerakoak. Artea eta artistak omentzea da Ramirezen helburua: "Maisu handiei eta galerian gonbidatu izan ditudan artistei egindako omenaldia da. Arteari egindako omenaldia", azaldu du Ramirezek.
Erreferentziak
Erakusketa berria inauguratu du Oreka Art galeriak - - Plaentxia.eus
"Maisu handiei eta galerian gonbidatu izan ditudan artistei egindako omenaldia da" Alberto Ramirez - Soraluze - Plaentxia.eus