Oreka Art (eu)

    Sorapediatik
    Oreka. Art Gallery & Consulting

    Sorrera eta bilakaera

    Arte galeria hau Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du, Oreka Art[1] izenarekin hasieran, eta Almacén de arte Oreka Art gero.

    Alberto Ramirez

    2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen: beheko solairua eta sotoa.

    Asmo bikoitza zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi behar izan zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.

    Hamar urte beranduago, 2021ko martxoan hain zuzen, bigarren aldiz zabaldu zuen, Almacén de arte Oreka Art izenarekin[2]. Areto berria Gabolats 9-11ko behean dago.


    Udane Juaristiren erakusketa (2010)

    Lehen aldiko erakusketak (2009-2011)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Zabalik egon zen bi urte horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Gehienak hementxe daude jasota:

    • 2009/07. Alberto Ramirez. Margoak eta eskulturak
    • 2009/10. Klemen Corredera. Basamortuko Loreak (argazkiak)
    • 2009/10. Arturo Andrade. Eskultura
    • 2009/11. Aitor Etxeberria
    • 2009/12. Jesus Churruca. Pintura figuratiboa
    • 2010/01. Jean Claude
    • 2010/02. Victor Arrizabalaga. Pop art
    • 2010/04. Xabier de Zerio. Eskultura
    • 2010/05. Keixeta (Jesus Aguirre Garate). Margoak
    • 2010/06. Luis Lascurain. Margoak
    • 2010/07. Barbara Stammel. Pintura
    • 2010/09. Udane Juaristi
    • 2010/10. Laia Bedós
    • 2010/10. Ralph Horton
    • 2010/12. Juan Manuel Arruabarrena
    • 2011/01. Diego Moyua. Esencia femenina
    • 2011/02. Juan José Altuna
    • 2011/03. Juan Ayesta
    • 2011/03. Bingen de Pedro. Luz oculta
    • 2011/04. Rikardo Azkagorta. Manipulado (akuarelak)
    • 2011/05. Aitor Sarasqueta. Batetik bestera
    • 2011/07. Usoa Zumeta. Serigrafiak
    • 2011/10. Sara Beiztegi


    Rafael Peñalverren erakusketa (2022)

    Bigarren aldiko erakusketak (2021 >>)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    2021.eko udaberrian atzera zabaldu zenetik, erakusketa gehienak hemen daude jasoa (azkenak falta daitezke):

    • 2021/03. Askoren artean. Emakumeari omenaldia
    • 2021/06. Julio Mendikute. Baso Isila
    • 2021/07. Juan Ayesta. Margolanak
    • 2021/09. Juan Manuel Arruabarrena. Diàlogos ìntimos
    • 2021/10. Vicente Iriondo. Aztarnak
    • 2021/11. Manolo Oyonarte (Manuel Ortega Oyonarte). Pensando lo impensable
    • 2022/01. Keixeta (Jesus Aguirre Garate). Konfinatuak
    • 2022/02. Xabier Egaña. Begiz begi/ Cara a cara
    • 2022/03. Victor Arrizabalaga. Hitzen txokoa . Gehiago jakiteko, sakatu hemen
    • 2022/04. Jon Errazu. Paisaiak
    • 2022/05. Etxeberria-Sarasketa. 2 begirada
    • 2022/06. Rafael Peñalver. Diskurtsoari gorazarre
    • 2022/07. Usoa Zumeta. Serigrafiak
    • 2022/09. Alberto Ibáñez. Margolanak/ Pinturas
    • 2022/10 & 11. Iván Araujo. Cosmogonías
    • 2022/12. Malu Riaza & Angela Silva. Grabatuak eta margolanak


    Print Festival Bilbao (2022)

    Azokak

    Soraluzeko erakustokiaz gain, Oreka Art galeriak hainbat azokatan hartu du parte, esateko Bilboko Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdian (Print Festival Bilbao 2022).


    Erreferentziak

    1. Oreka Art. Site ofiziala.
    2. Oreka Art se estrena con un homenaje a la mujer. Nerea Isasti (Diario Vasco 2021/03/21).