1513.eko orube esleipena. Herlaibia (eu)
1513.eko orube esleipena
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Herriko biztanle kopurua handitzeko asmoz, 1513. urtean Soraluzeko Udalak orubeak doan esleitzea erabaki zuen, etxea jasotzeko interesdunak auzokide edo auzokideen seme baziren.
Erabaki hau Udal irekian onartu zen, urtarrilak 9an. Egun hartan herriko auzokideen erdia baino gehiago bildu zen, Pedro Sanchez de Yturbe alkatea, Sancho Yvannes de Arechaga sindiko prokuradorea eta Andrés de Yrure eskribauaz gain.
Udalak bi esparru eskaini zituen, biak udal lurrak izanda: Herlaibian bat (gaur eguneko Atxuri eta Errekalde ingurua) eta Gabolatsen bestea. Biak errege bidea eta Deba ibaiaren artean zeuden.
Herlaibiako eszenategia
1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko bi kokapen aipatzen dira:
Orube berrien balizko kokapena
1513.eko errejistroetan agertzen diren datuak erabilita, hau izan zitekeen esleitutako orubeen balizko kokapen bat, Atxuriko zubitik hegoaldera:
Abizenei erreparatzen badiegu, orubeen jabe berri batzuk Ezozia bailarakoak zirela ematen du: Iribe, Irigoin, Iturbe.
Dudak
Iturriak
Orube esleipena aztertzeko Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520) liburua erabili da.
Bertan (99-104 orrialdeak) 1513/01/09ko ordenantza jasotzen da, Javier Elorza egileak transkribituta.
Jatorrizko agiria Soraluzeko Udal Artxiboan gordetzen da, "Udalaren pribilejioen liburua (1481-1618)" agiri bilduman; 389. orritik (aurrekaldea) 392. orrira (aurrekaldea) hain zuzen.
Agiriaren transkribapena irakurtzeko, sakatu hemen.
Erreferentziak
Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza (Eusko Ikaskuntza 2001).