Iturburu kalea (eu)
Kokapena
Herriko zeharbidean, Gabolats zubiaren inguruan. Gaur egun, kalea 120 bat metro luze da, eta 4 eta 6 metro arteko zabalera du.
Iturburuko zati bati, Gabolats zubitik hegoaldera doanari, Bidetxiki ere esan zaio (laranjaz mapan).
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso XI Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko eta herriari harresiak emateko agindu zuenean, hiribildua Deba errekaren eskumaldean geratu zen. Bitartean, Bergara-Maltzaga errepidea errekaren bestekaldean zegoen, ezkerraldean.
Urteekin, herria hasten hasi zenean, errepidearen bi aldean etxez betetzen ari ziren.
Zubi nagusitik hasita, eskumako zatiak Baltegieta izena hartu zuen, Arane iturriaren ingururaino. Handik aurrera, errepideak aldapa behera gogorra egiten zuela, Iturburu. Iturria, noski, Arane da.
Iturburutik pasatzen zen errepidea baina, trafikoa handitu zenean, XX mende hasieran Iturburuko aldapa arintzea erabaki zuten; horretarako errepide paraleloa egin zuten, aldapa Fabrika berriko bulegoen aurrean hasiz. Modu honetan Iturburu errepidearen beherago geratu zen.
1.990 urte inguruan Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Iturbururi (eta Bidetxikiri) zati bat kendu zioten, azken muturreko aldapa hain zuzen.
Berez, izena ez da ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira.
Etxeak eta atariak
Gerra osteko herri lanen ondorioz, Iturburuk errepidea dauka albo batean (mendiko aldea). Etxe eta atari guztiak errekaldean ditu: Gerra osteko herri lanen ondorioz, Iturburuk errepidea dauka albo batean (mendiko aldea). Etxe eta atari guztiak errekaldean ditu:
- Baltegieta 14, 16 & 18 zenbakiak. Igaraeta, Iturribaltzaga, Malmerokoa
- Baltegieta 22. zenbakia. Baltegieta, Mendikute dorretxea eta Zabalekoa.
- Baltegieta 26. zenbakia. Santosenekoa eta Bizarrenekoa.
- Fabrika berria. Tratamendu termikoen nabea.
- Fabrika berria. Solairu bakarreko nabea.
Bidetxiki
Arestian esan denez, Iturburuko zati bati Bidetxiki esan zaio; Gabolatseko zubitik Intxaurdieta etxeraino, gutxi gorabehera. Izena errepide berria egiterakoan sortu zen: Baltegieta kalea goitik zetorren eta garai bateko Iturburu kalea lehen baino estuagoa geratu zen.
Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Bidetxikiri azken muturreko aldapa kendu zioten.
Bidetxikin zeuden Baltegietako 14tik 26 arteko zenbakiak.