Karakate bizirik! (eu)
Izenburua | Karakate bizirik! |
Egilea/k | Regina Maiztegi eta Arrate Gisasola (hitzak) Jon Oñederra eta Ander Ariznabarreta (doinua) |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | plaentxia.eus |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Sumendi jaio zinen
- Zu gar, sugarrez
- Gure arbasoen
- Bizi, bizileku
- Gu kate testigu.
- Sumendi
- Gu, zure
- Zu, gure su!
- Zure arnas lapurren
- Plan txar, maltzurrez
- Gure ondorengoren
- Kate, kalterako
- Ez dira pasako!
- Sumendi
- Su kate
- Zu Karakate
- Bizi kate
- Bizirik Karakate.
Azalpenak
2022. urteko hasieran ezagutu zen Green Capital enpresaren asmoa, Kortazarreko Haitzetik (Karakatetik) gertu bi haize errota erraldoi jartzeko asmoa.
Soraluze eta Elgoibarren aurki hasi ziren proiektuaren kontrako ahotsak, era ekintzak antolatu ziren, bi Udalen zein herri plataformen aldetik.
Soraluzen, besteak beste, Karakate bizirik! Izeneko abestia sortu zuten. Hitzak Regina Maiztegi eta Arrate Gisasolarenak dira, eta doinua, berriz, Jon Oñederra eta Ander Ariznabarretarenak.
Abestia grabatzeko, Jon Oñederra eta Arrate Gisasolak abestu zuten, Aiuri Gisasolak bibolinaz lagundu zituela. Soinu grabazioaz eta moldaketez Ander Ariznabarreta arduratu zen.