Cuadro topográfico (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:13, 18 uztaila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Cuadro topográfico
    Cuadro topográfico. Azala.jpg
    Egilea Juan Cruz Fernández
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Urtea 1856
    Argitaletxea T. Fortanet
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Apuntes para un cuadro topográfico-estadístico-militar de las provincias vascongadas

    Probintzi baskongadoen txosten topografioko-estatistiko-militar bateko oharrak


    Liburua zertan den

    Karrerako militarrei eta bulegari militarrei laguntzeko liburua.


    Soraluzeri buruzkoak

    (24 orrialdea) SORALUZEKO ARMA LANTEGIA

    Soraluzeko herrian, 431 auzotar eta 2.178 biztanle, Gipuzkoako probintzian, eta iparraldeatik Elgoibarrekin eta hegoaldetik Bergararekin muga egiten duena, aipatutako lantegiak Erregetxe eraikina erabiltzen du, Udalak berak horretarako utzi zuena. Herriaren ekialdean dago, errekazulo baten ondoan, Deba ibaiaren gainean eta Muskiritzu mendiaren barrenean, Elosua mendiarekin lotzen dena; bulego onak ditu, soldatapekoentzako gelak eta aztertze gela, baina leku bat falta du, artzertu eta gero armak uzteko. Arma hauek Soraluze bertako eta Eibarreko armaginek eraikitzen dituzt. Eibarrek 503 auzotar eta 2.088 biztanle ditu.
    Biltegiak oso hezeak dira, eta galerak sortzen dituzte bertan gordetzen diren eskalaborne eta beste enparauetan. Gainera, konponketa txikientzako bi fragua daude, probadero bat eta polborarentzako biltegia.
    Erregetxe zaharra izenekoa ere badago, Estatuarena; egurra gordetzeko erabil zitekeen, egoera jausiak eskatzen dituen konponketak egin eta gero.
    Eibarren bada beste Jauregietxe, Udalarena, bulegotarako utzita, eta han eraikitzen diren armak errebisatzeko; Soraluzekoaren menpekoa da.
    Lantegiak dituen soldatapekoan hauek dira:
    • Zuzendaria, Artileriako Teniente Koronela.
    • ‘detall’aren arduraduna. Artilleriako Kapitaina.
    • ‘detall’aren arduraduna Eibarren. Artilleriako Kapitaina.
    • Lanen interbentorea. Gerra Komisarioa.
    • ‘efektu’en arduraduna. Administrazio militarreko ofiziala.
    • Ordaintzailea. Administrazio militarreko ofiziala.
    • ‘efektu’en arduraduna Eibarren. Administrazio militarreko ofiziala.
    • 6 maisu aztertzaile.
    Gainera, bada artilero destakamentua, eraikinean bertan akoartelatua.

    Kontratatutako armamentua eraikitzeko modu desberdinak erabaki dira, bata fusila osatzen duten piezen erloak subastan ateratzen, bestea arma oso bakoitzeko honebeste ordaintzen; aurrekoak ez du eman aurrikusitako emaitzarik, eta bigarrena martxan jarri berria da; dena dela, aurreko antolaketaren antzeko modua, gremioen araberakoa, egokiena da nire ustez, eta aztertze, arakatze eta kontabilitate operazioetan errezena, kontratuak gremio-buruekin egin eta gero.

    Azken matrikularen arabera, 1856eko abenduak 31koa, maisu hauek onartuta zeuden:
    GREMIOAK Soraluze Eibar GUZTIRA
    Maestros llaveros 112 89 201
    Idem cajeros 54 42 92
    Idem aparejeros 53 60 113
    Idem cañonistas 44 24 68
    Idem bayonetistas 3 3
    GUZTIRA 263 218 481
    Gaur egun, gutxi gorabehera, hileko 1.150 fusil eraiki daitezke, 800 Soraluzen eta 350 Eibarren, lantegiak eskalabornak erosten dituela, eta subasta publikoan; lanak honako hauek besterik ez dira: azterketa, pruebak, markaketa eta armen azken arakatze eta paboia ematea; eta, segururena mugatik gertu dagoenez, ez zaio eman Oviedokoari eta beste askori eman zaion indarra.
    Gainera, herri kaskotik gertu badira lur sailak, bertan armak egiteko beste lantegiak eraikitzeko, erreka ondoan daudenez onura bikoitzarekin, urak makinen motorra izango lirateke, kainoiak torneatzeko eta zulatzekoak batez ere, premia handiena dutelako.
    Independentzia gerra aurretik lantegi hau egoera oso onean zegoen; eta oso nabarmena izan zen, bertan eraikitzen ziren armen proporzio, sendotasun eta beste onurengatik, beti Artileria Gorpuaren zaintzapean.
    Ez dut bukatuko Soraluze eta Eibarko artista berberek egindako arma zuriak zein beste motako armak goraipatu gabe, armategi famatuenetan gordetzen direnak.


    Erreferentziak