Casamientos de España y Francia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 18 uztaila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Casamientos de España y Francia
    Casamientos de España y Francia. Azala.jpg
    Egilea Pedro Mantuano
    Hizkuntza Gaztelania
    Urtea 1618
    Argitaletxea Emprenta Real
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Casamientos de España y Francia y viage del Duque de Lerma llevando la Reyna Cristianissima Doña Ana de Austria al paso de Beobia y trayendo la Princessa de Asturias nuestra señora

    Espainia eta Frantziako ezkontzak, eta Lermako Dukearen bidaia, Ana de Austria Erregina Txit Kristaua Behobiako pasabidera eramanez, eta Asturietako Printzesa gure anderea ekarriz


    Liburua zertan den

    1611 urtean Espainiako Felipe III eta Frantziako Luis XIII erregeek ezkon-ituna sinatu zuten: Espainiako Ana de Austria, erregearen alaba, Luis XIII erregearekin ezkonduko zen, eta Frantziako Isabel de Borbon, Luis XIIIren arreba, Felipe IIIren semearekin ezkonduko zen (gero Felipe IV izango zena).

    Lau urte geroago (1615) Lermako dukeak, Felipe IIIren balidoa sasoian, Ana de Austria Behobiaraino eraman zuen. Bertan laga zuen, eta zain zegoen Isabel de Borbonekin Madrila itzuli zen.

    1618 liburu hau argitaratu zuen, Lermako dukearen bidaia azalduz. Bidaiaz gain, liburuak zeharkatu zituen lurraldeen deskribapenak ere dakartza.


    Soraluzeri buruzkoak

    (191 orrialdea)

    Egun bat bertan eman eta gero, hogetabederatzian Erregea Gasteiztik irten zen Gatzagara, Gipuzkoako lehen herria eta Gasteiztik lau legoatara dagoena. Probintziaren sarreran lau ahaldun irten zizkitzaion eta, Probintziaren izenean, eskuan musua eman zioten. Izan ziren, Alfonso Idiakez, Ciudad Realeko dukea, Aramaioko kondea, erregeordea eta Nafarroako Kapitain Orokorra; Diego de Idarraga, Leongo Komendatore Nagusia; Juan de Artiaga eta Eftcuan de Santiago.
    Erregeordeak, Probintziako koronela zenez, mila gizoneko koadroa formatuta zuen, Arabatik gertueneko herrietakoak: Arrasate, Bergara, Elgoibar, Soraluze, Eibar, Elgeta eta Leintz bailarakoak.


    (195 orrialdea)

    Bergara ostean Soraluzeko hiribildua dago, Deba ibaiak erdibitzen duela, arkabuz asko eta asko, eta suzko beste armak, ekoizten diren herria. Legoa erdi beherago ibai honetan beste bat sartzen da...


    (202 orrialdea)

    Botoak modu honetan ematen dute... Usurbil, Soraluze, Urretxu...
    Gipuzkoako probintziak 24 etxe ditu, ahaide nagusiarenak deituak, Enrike IV erregeak lehen solairuraino eraitsi zituenak, eta batzuk txikituta izan zirela Antso Adoretsuaren garaian. Ez dute onartzen Probintziak egiten dituen batzarretan, ez orokorretan zein partikularretan. Hauexek dira: Olasokoa Soraluzen, ganboatarren burua, eta Lazkaokoa Lazkaon, oinaztarren burua.


    Erreferentziak

    Casamientos de España y Francia. Granadako Unibertsitatea (Universidad de Granada)