Hispaniae et Portugaliae Regna (eu)
Hispaniae et Portugaliae Regna | |
---|---|
Egilea | Christoph Weigel |
Urtea | 1718 |
Hiria | Nuremberg |
Tamaina | 36.5 x 45.5 zm |
Mapa zertan den
Christoph Weigel "zaharra" grabatzaileak 70 liburutik gora argitaratu zituen, tartean Descriptio Orbis Antique in XLIV tabulis atlasa (1720). Askotan Johann Baptist Homann-ekin batera lan egin zuen. Anaia, Johann Christoph Weigel (Christoph Weigel "gaztea") grabatzailea eta argitaratzailea ere izan zen.
Mapa hau Bequemer Schul- und Reisen-Atlas edo Atlas scholasticus et itinerarius liburuan agertzen da. Bidaia atlas hau Christoph Weigel (1654-1725) osatu zuen, Johann David Köhler irakaslearen laguntzarekin, eta Johann Ernst Adelbulner izan zen argitaratzailea.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) modu nabarmenean agertzen da, bere ikur handiarekin, Tolosa eta Iruñaren parean. Orduña, Bilbao eta Gasteiz ere ikurra dute, baina txikiagoa.
Mapa honetan ez dira biderik agertzen.
Bitxikeriak
Kartutxoan erregea agertzen da, koroatzen ari dena. Agian Felipe V izango zen, Espainiako Ondorengotza Gerran (1701-1714) bertako koroa eskuratu ondoren.