Torlojugintza. Enpresak (eu)
- Torlojugintza sarrera orokorrera joateko, sakatu hemen
- Oharra: Sarrera honetan martxan ari diren torlojugintza-enpresak biltzen dira. Enpresen zerrenda historikoa ikusteko, sakatu hemen.
Martxan dauden enpresak (2020)
Carmelo Mendizabal
1950 hamarkada bukaeran sortu zen. Lantegia Errekalde 2an egon zen, baina 1968. urtean izen bereko industrialdea eraiki eta bertara eroan zuten.
Hotzeko estanpazioa erabiltzen du.
Araututako torlojugintzan ("estandarra") aritzen da, baina bezeroek eskatutako torloju bereziak ere egiten ditu. Bigarren operazioak eskaintzen ditu: mozketa, aria ematea, ranurado, biselado...
2013 urtetik Carmelo Mendizabal S.L. izena erabiltzen du. 2019 urtean 6 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Tornillería Aras/ Industrias Aras
1950 hamarkada bukaeran sortu zen, Industrias Aras izenarekin. Hasierako lantegia Errekalde kaleko 35ean zeukan, eta gero Mendiola industrialdera pasa zen.
Doitasun handiko mekanizatuan adituak, dekoletaje tornuetan. Bezeroak diseinatutako piezak mekanizatzen dituzte, eta bigarren operazioak ere egiten dituzte.
1987 urtetik Tornillería Aras S.A.L. izena erabiltzen du. 2020. urtean 16 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Tornillería Oruesagasti
Gerra ostean, Oruesagasti zaharrak Sagar-Errekako Barrena baserritik ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956. urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan, eta hurrengo hamarkadan baserria bota eta lantegia zabaldu zuten.
Beroko estanpazioaz egindako finkatzeko elementu handietan dago espezializatua. Kalitatea eta erantzun azkarra emateko bideratuta daude. Produktu sortaren barruan, torlojuak eta buloi bereziak eta normalizatuak eskaintzen ditu. Karbono altzairuan, aleatuan eta herdoilezinean.
1985 urtetik Tornillería Oruesagasti S.A. izena erabiltzen du. 2020. urtean 27 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Urrestarazu Metalworking/ Alejandro Urrestarazu
1953. urterako lanean ari zen, dekoletajeko piezak egiten.
Gabolats 34 etxeazpian aritu zen 1987. urte arte. Hurrengo urtean Mendiola industrialdera pasa zen.
Torlojugintzan erabiltzen diren teknologiak erabiltzen ditu: deformazioa (forja) eta mekanizatua (dekoletajea).
2013. urtean alboko enpresa (Industrias Garitaonaindía) erosi zuen, eskaintza osatzeko. Gabekola Forging S.L. izena jarri zion.
Urte beretik Urrestarazu Metalworking S.L. izena erabiltzen du. 2015. urtean 30 langile zituen.
Gehiago jakiteko, websitea begiratu.
Jardueraren sailkapena
CNAEren[1] arabera, torlojugintza enpresak 28 sailekoak dira (produktu metalikoen ekoizpena, makinak eta ekipamenduak kenduta), 28.7 taldean (orotariko produktu metalikoen ekoizpena, altzariak kenduta) eta 28.740 azpitaldean (bernu, torloju, kate eta malgukien ekoizpena) sailkatzen direla.
Elkarteak
ASVEFAT
Hasieran Asociación Vasca de empresas fabricantes de tornillería zuen izena, eta geroago Asociación Vasca de Elementos de Fijación bihurtu zen.
1985 inguruan 28 elkarkide bazituen, 2000 urtean 15 besterik ez ziren, horietatik lau Soraluzekoak: Anastasio Mendicute S.A., Carmelo Mendizabal S.L., Tornillería Oruesagasti S.A. eta Tornillería Iterga S.L. Gainera, beste bi Soraluzen sortutakoak: Tornillería Segur S.A. eta Torniplasa S.L.L.
Urte batzuk geroago ASVEFAT elkartea desegin zen.
ASEFI
ASEFI[2] (Asociación de Fabricantes de Elementos de Fijación Metálicos), Espainia mailako elkartea da.
2020 urtean Soraluzeko hiru bazkide zituen: Tornillería Oruesagasti S.A., Estampaciones Laga eta Industrias Gol S.A.U.
Honetaz gain, beste hiru bazkide Soraluzen sortutakoak ziren: Tornillería Segur S.A., Torniplasa S.L.L. eta Tornillería Deba S.A.L.