La peregrinación a Ezocia en 1904 (eu)
Izenburua | La peregrinaciòn al Santuario de Nuestra Señora de Ezocia en 1904 |
Egilea/k | |
Aldizkaria | Fiestas patronales |
Data | 1951 |
Orriak | |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
1904.ean Amabirgina Sortzez Garbiaren dogmaren 50. urteurrena ospatu zen eta, aitzaki horrekin, abuztuak 14 eta 20an Ezoziarako peregrinazioa antolatu zuten.
14ean bertan herriko abadeak, herritar askoren laguntzaz, Ezoziara igo ziren. Ostean, bailarako lau baserritarrek Ezoziako amabirgina hartu zuten eta denak herrira itzuli ziren prozesioan. Herrirako sarreran garaipen arkua zegoen, balkoiak ondo atonduta, eliz ataria ere... eta elizara heltzerakoan Salbea abestu zuten. Egunero egunero erlijio ekitaldiak egin ziren, denetan salbearekin bukatuz.
21ean, igandea, herri guztia parrokian bildu zen Ezoziako amabirgina bere tokira eramateko, bidean abestiak eta errosarioak tartekatuz. Heltzerakoan, bi meza paraleloan eman ziren; santutegian abestutako meza, sermoia Antonino Zubizarretak eman zuela; plazan kanpaina meza, honetan Ciriaco Azcaratek hitz eginez. Hizlari biak herrikosemeak ziren.
Arratsaldean bezperak abestu zituzten santutegian eta gero amabirgina plazara eraman zuten errosarioa errezatzeko. Ostean Luis Arrazainek, herrrikosemea hau ere, hitzaldia eman zuen.
Egun hartan trumoi handitako ekaitzak izan ziren, bazkal ostean eta arratsaldeko funtzioa bukatzerakoan. Inguruko herrietan harria bota bazuen ere, Soraluzen euria egin zuen, baserrientzat mesedegarria oso.
Irudiak
(handiago ikusteko, sakatu gainean)