Otsoaldasoro I zista (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Otsoaldasoro | irudia = Argazkirik_ez.jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = | kokapena = Elosua-Plazentzia estazio megalitik...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:44, 20 apirila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Otsoaldasoro
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Zista


    Azalpena

    Zista hau Otsoaldasoro parajean topa zuten.

    Tamaina ertaina du, Gortazarrekoa baino handiagoa.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Historia

    Nahiz eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren oso gertu egon, kilometro bat iparraldera, Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    2022.ean Capital Green Power enpresak Muskiritzun parke eolikoa egiteko baimena eskatu zuen: Karakateko parke eolikoa. Bi aerosorgailu izango zituen parke honek Kortazarreko Haitza eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren artean kokatuko zen.

    Egitasmoa aurrera egiterakoan balizko aztarna arkeologikoak erabat suntsituko zituztelakoan, urte hasieran abiatu zuen Aranzadik mendigaineko ondare arkeologikoa ikertzen jarraitzeko kanpaina. Ikerketa horretan historiaurreko bi hilobi topa zituzten, biak zista modukoak: Gortazar eta Otsoaldasoro hain zuzen.

    Urte bereko Aste Santuan Aranzadiko kideek eta Elgoibar eta Soraluzeko hainbat boluntariok tumuluen egiturak bistaratzearekin batera gehiago industu zuten. Topatutako aztarnen arean landutako suarri laska batzuk eta eskuzko errota baten gaineko harria.

    Ondoren, Aranzadik aurkitutako monumentuen gaineko inbentario zehatza osatu zuen eta ofizialki erregistratu gaur arte Plazentzia-Elosua estazio megalitikoan aurkitu diren 19 monumentuekin batera.


    Erreferentziak