Gortazar zista (eu)
Gortazar | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Zista |
Azalpena
Aranzadik historiaurreko bi hilobi topatu ditu Karakateko tontorretik gertu, gaur gaurkoz estazio megalitiko moduan izendatuta dagoen eremutik kanpo. ‘Gortazar’ eta ‘Otsoaldasoro’ izenak jarri dizkiete.
Hain zuzen, eremu horretan topatu dituzte historiaurreko bi hilobiren aztarnak: “bi zista”, Jesus Tapia Aranzadiko kideak azaldu duenez. Lehena, Gortazar deitu diotena, Hilarriak taldekoek topatu zuten zista “txikia” da eta Karakatetik metro gutxitara dago bidearen erdian; bigarrena, berriz, Otsoaldasoro, Karakatetik urrunxeago aurkitu dute, Akilar izenez ezagutzen den mendixkaren ostean, eta lehenengoa baino “handiagoa” da.
Suarriak eta eskuzko errota Egunotan, Aste Santuko opor egunak baliatuz, Aranzadiko kideek eta Elgoibar eta Soraluzeko hainbat boluntariok monumentuak industen jardun dute, eta hauetan aztarna ikusgarririk topatu ez badute ere, tumuluen egiturak bistaratzearekin batera, historiaurreko zenbait pieza txiki ere agertu dira, besteak beste: landutako suarri laska batzuk eta eskuzko errota baten gaineko harria.
Datozen egunetan, Aranzadik aurkitutako momumentuen gaineko inbentario zehatza osatuko du eta ofizialki erregistratuko ditu gaur arte Plazentzia-Elosua estazio megalitikoan aurkitu diren 19 monumentuekin batera.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Nahiz eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren oso gertu egon, kilometro bat iparraldera, Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
2016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena: Kortazarreko erromatar kanpamendua edo castra eastiva. Baina ez ziren zista zegoen tumulua antzeman.
2022.ean Capital Green Power enpresak Muskiritzun parke eolikoa egiteko baimena eskatu zuen: Karakateko parke eolikoa. Bi aerosorgailu izango zituen parke honek Kortazarreko Haitza eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren artean kokatuko zen.
Egitasmoa aurrera egiterakoan balizko aztarna arkeologikoak erabat suntsituko zituztelakoan, urte hasieran abiatu zuen Aranzadik mendigaineko ondare arkeologikoa ikertzen jarraitzeko kanpaina.
Ikerketa horretan historiaurreko bi hilobi topatu dituzte, zista modukoak: Gortazar eta Otsoaldasoro hain zuzen.
Erreferentziak
- Historiaurreko bi monumentu topatu dituzte Karakatetik gertu. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2022/04/20).