Nociones elementales de la Aritmética (eu)
Nociones elementales de la Aritmética | |
---|---|
Egilea | José María Astiazarán Ugalde |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1926 |
Argitaletxea | S. de Diego inprimategia |
Hiria | Eibar |
Izenburu osoa
Nociones elementales de la Aritmética
Artimetikaren oinarrizko ezagutza
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
Gerra aurretik Soraluzen Escuela de Dibujo Lineal izenekoa izan zen. Garai hartan oinarrizko hezkuntza oso oinarrizkoa izaten zen, mutilak lantegietan oso goiz hasten zirelako, eta neskak, aldiz, etxeko lanetara erretiratzen zituztelako.
Mutil horik koxkortuta, gazte denborak askok eta askok gehiago ikasteko grina zuten, langile moduan aurrera egin ahal izateko. Horregatik sortu zen Escuela de Dibujo Lineal, langile gazteei hezkuntza hobea emateko.
Horko irakasle bat José María Astiazarán Ugalde izan zen. Marrazketaz gain, Aritmetika, Geometria eta Algebra eskolak ere ematen zituen. Liburu hau argitaratu zuenean, hasieran honako Oharra idatzi zuen:
- Aritmetika eskolak ematen ari nintzela, ezagutza orokor hauek idaztea erabaki nuen. Ezer berririk ez badakarte ere, saiatu naiz lantxo honetan beste egile ospetsuen datu garrantzitsuenak biltzen, ikasleei ikasketak errazteko helburu bakarrarekin, eta egileari irakaskuntza ondo samurtzeko ere.
Puntu asko lantzen ditu liburuak: operazioak (oinarrizkoak, zenbaki primoak eta Eratostenesen galbahea, zatikiak, dezimalak, potentziak, erroak), sistema metriko dezimala, hiruko araua, aritmetika finantzieroa (interesak, deskontuak, elkarte araua), nahasteak edota aleazioak...
Liburuak hiru pezeta eta hirurogetamar zentimo balio zuen.