Santa Maria la Real. Erretaula nagusia (eu)
Santa María la Real. Erretaula nagusia | |
---|---|
Estiloa | Neoklasikoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Santa Maria la Real eliza |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
Erretaulak hiru zati ditu: banku edo oinarria, gorputz nagusia eta atikoa. Bankuaren gainean, gorputz nagusiak hiru zati ditu. Erdikoak, absidearen sakontasuna erabiltzen du nitxo moduko egitura batean. Bertan, egur polikromatuz egindako Andre Maria eta aingerutxoak azaltzen zaizkigu, oinarri handi baten gainean.
Erdiko zati honek alde bakoitzean hiru zutabe erraldoi ditu. Zutabeek fuste ildaxkatu eta kapitel hornituak dituzte eta gainean taulamendu erraldoia dute. Frisoak landare itxurako apaingarriak ditu. Erlaitza zabala da eta moldura eta modiloiak ditu. Gainean, atikoa hasten da.
Atikoan Aita, Semea eta Espiritu Santuaren talde eskultorikoa dago. Alde bakoitzean pilastra bat du eta hauen gainean frontoi arku bat, aingerutxo eta floroiz apaindutako arku batez inguratuta. Erlaitzaren alde bakoiztean, aingeru bat dago belauniko. Aldeetan ondoko goi-erliebeak daude: San Jose haurrarekin eta Artzain Ona.
Historia
Erretaula nagusi neoklasikoa Ventura Rodriguez arkitektoak (1717-1785) diseinatu eta Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak eraiki zuen. Eraikitzeko harlagaintza (adreilua, karezko morteroa eta igeltsua) eta estuko polikromatua eta urre kolorekoa erabili zituen. Formari dagokionez, zortzi aldeko absidera egokitu zuen.
Soraluzeko Santa María la Real elizako erretaulak primerako itxura du zaharberritze lanen ondoren (1999-2008). Lan hauetan altxatutako zonak asentatu, askatutako elementuak egonkor jarri, gainazaleko zikinkeria garbitu, eta hezetasunak eta gatzak hondatutako zonaldeak berritu dituzte. Amaitzeko, erretaula osoa babestu da.
Erreferentziak
Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa. Ramon Leturiondo Altube