Jeltzaleak (1923 arte) (eu)
- Oharra: Sarrera hau sortzeko, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikulua erabili izan da (Mikel Aizpurua Murua 2015).
- Oharra: Sarrera hau jeltzaleei dagokie. Sasoiko alderdiari buruzko sarrera irakurtzeko, sakatu hemen.
Zerrendan agertzen direnak
Sarrera honetan lantzen den zerrenda Mikel Aizpuruak osatutakoa da, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikuluan argitaratua. Soraluzeri lotutakoak hartu dira bakarrik.
Guztira 109 izen dira[1], gizonezkoak denak.
Egileak berak dioenez, orduko Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegiaren aztarnarik ez dagoenez, prentsa abertzalearen azterketa sistematikoa izan da iturri nagusia, handik eta hemendik aurkitutako abertzaleen eta bazkideen zerrendekin osatua. Inor zerrenda honetan agertzeak ez du esan nahi derrigorrez bizi guztiko jelkideak izan zenik, baizik eta inoiz abertzale moduan hartu izan zela.
Ogibidea eta adina lortzeko, berriz, hauteskunde-erroldak erabili ditu egileak, bertan agertzen zelako. Baina bi akats ditu baliabide horrek: batetik, ez dira hogeita bost urtetik azpikoak azaltzen eta bestetik, ogibideari dagokionez, ez dira beti oso zehatzak izaten erroldak.
Mikel Aizpuruaren lan hau (eta Soraluzeko jeltzaleen zerrenda) 1923.ean bukatzen da: irailak 23an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen Espainian, eta alderdiaren jarduna eten zen.
Lehen aipamenak
Zerrendak pertsona bakoitzaren lehen aipamena jasotzen du; hau da, noiz agertzen den abertzaleekin lotuta lehengo aldiz.
Lau urte nabarmentzen dira: 1909 (9 izen berri), 1911 (beste 9), 1918 (10 gehiago) eta 1923 (20 izen berri).
Erabilitako iturriekin (gogoratu urte haietako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegirik gordetzen ez dela) ezin esan pertsona horiek urte zehatz horietan alderdiaren inguruan bildu zirenik. Baina prentsa abertzalearen helburu bat mugimendua hauspotzea zenez, pentsa daiteke zale berrien izenak argitaratzeko prest egongo zirela.
Nabarmentzekoa da oso 1923.eko "arrakasta": 10 izen, guztien %10a. Urte honetan ziklo bat itxi zen, Primo de Riveraeren diktadurak alderdiaren martxa eten zuen eta.
Adinak
Mikel Aizpuruk bildutako datuek oso alderdi gaztea irudikatzen dute.
Alde batetik, XXX lagunei buruz ez daukagu daturik: ez jaioteguna (bataio errejistro publikoak 1900 urte artekoak dira), ezta lanbidea (ez dira errolda elektoraletan agertzen). Beste moduan esanda, beren izena lehen aldiz aitatu zenean 22 urte izango zuten, asko jota.
Badauzkagu, berriz, YYY lagunen datuak. Grafikoan agertzen denez, gehienak (% xxxa) ez zuten 30 urte alderdiarekin lotu zirenean.
Beste muturrean, 50 urtetik gorakoak 4 izen besterik ez dira aipatzen:
Lanbideak
Lanbideei dagokienez, Mikel Aizpuruk hamaika talde bereizi ditu. Soraluzen hiru talde nabarmentzen dira. Alde batetik, "ogibide gabeko"en kopuru altua: XXX lagun. Lanbideak orduko zentso elektoraletik jaso direnez, honek esan nahi du XXX lagun hauek oso gazte zirela 1923.ean.
Lanbide ezaguna dutenen artean (YYY lagun), ZZZ armagintzari lotuak ziren: armaginak gehienak, artean arma lantegien ugazabak ere agertzen dira.
Azkenik, XXX baserritar agertzen dira (% 9a). Aurreiritzi eta esterotipo batzuren kontra (abertzale = baserritarra), abertzaletasuna kaletik baserrira mugitu zen; askoren begietan nekazariak "euskaldunagoak" izango ziren, baina aldi berean tradizionalagoak; eta asko eta asko maizterrak zirenez, jabeen iritzi eta presioek eragin handia zuten. Soraluze oso herri industriala izanik, "kaletar" joera hau nabarmenagoa da.
Kargu politikoak
109 izenengatik, 20 urte horietan (1904-1923) 44 lagunek karguren bat bete zuten, alderdi barruan edota udalean. Partehartze honek erakusten du jelkideen konpromezua alderdiarekin.
Herriko alderdian
Euzko Alderdi Jeltzalea Uri Batzarretan antolatzen zen, eta berauek zuzentzeko Uri Buru Batzarrak aukeratzen zituzten, mahaikidez osatua. Uri Buru Batzarrak lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina izaten zuen.
Zortzi lehendakari aipatzen dira Soraluzen: Damian Ecenarro Querejeta, Asensio Gabilondo, Valerio Gardoki, Juan Jose Lete Oregi, Facundo Maiztegi, Jose Sesma Bustinduy, Eustaquio Sesma Echabe eta Florencio Sesma Echabe.
Lehendakariordeak, berriz, zazpi aipatzen dira: Benito Alberdi Ramirez, Lino Alberdi, Patricio Arluziaga, Juan Azurmendi, Rufino Bascaran, Andres Ecenarro eta Jose Maria Leturiondo.
Idazkariak: Arana Martin Arizaga Arozabe Claudio Artolazabal Alfonso Castañares Larreategui Eustaquio Castañares Eusebio Castañares Tiburcio Garmendia Juan Iñurrieta Venancio Lascurain Timoteo Lazcano Timoteo Treviño Artiz Lazaro
Diruzainak: Amuchastegui Oregi Lorenzo Echevarria Rafael Iriondo Arriola Rafael Iriondo Kepa Zabala Emilio
Zuzendaritzak mahaikideak: Alberdi Alberdi Gregorio Alday Arcaruz Isaac Basauri Lete Pedro Bollain Arana Gregorio Gallastegi Rafael Garmendia Angel Lascurain Prudencio Moniozguren Pedro Oregui Demetrio Oregui Rufo Ucin Ignacio
Ordezkariak
Soraluzeko ordezkaria alderdiaren beste erakundeetan pertsona bakarra agertzen da, Ignacio Aranguren, Soraluzeko jeltzale lehenetarikoa.
Behin baino gehiago bete zuen lan hau, bi modutan agertzen da eta: ordezkaria eta Batzar Nagusiko ordezkaria.
Udaletxean
Alkatea: Sesma Bustinduy José
Zinegotziak: Alday Arcaruz Isaac Gabilondo Asensio Igarzabal Olano Julio Treviño Artiz Lazaro
Jeltzaleen zerrenda
Erreferentziak
- Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923. Mikel Aizpuru (Kondaira, 15 zbk. 15-114 orrialdeak, 2015).
- ↑ Jatorrizko zerrendak 110 izen ditu, baina ematen du izen bat bikoiztuta dagoela.