Mutxaneko etxe zarra (eu)
Mutxaneko Etxezarra | |
---|---|
Izen formala | Mutxan Etxe-zaharra |
Bailara | Irure |
Altuera | 160 m |
Hedadura | 0 Ha |
Kaletik | 1,8 km |
Bertako familia
Etxea jausita dago. Aspalditik inor ez da bizi bertan.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak
Mutxaneko etxe zaharra ola izandakoa da, Sagarraga-torreko jaunarena. Esateko, Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean. Halaxe dio Ramiro Larrañagak Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian idatzitako artikuluan, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.
Gorago bere presa dauka, Mutxan presa izenekoa, eta batetik bestera erretena. Ola nahiko egoera eskasean dago, eta erretena lurrez beteta; presa, berriz, osorik gordetzen da, oraindik babesteko oholak erakusten dituela.
Mutxan presa eta Mutxaneko etxe zarra Javier Martín Lapeyra-k ere aipatzen ditu, La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar artikuluan.
Luis Maria Mujikaren Euskal toponimiazko materialeak liburuan (1989) badatoz Aita Domingo eta Aitadomingopotzua izeneko etxe/baserria Soraluzen[1]. Aitadomingoputzua Mutxaneko putzua izan zitekeen, eta orduan Aita Domingo baserria Mutxaneko etxe zarraren ondoan egongo zen, bera ez bazen.
Erreferentziak
- ↑ Euskal toponimiazko materialeak. XVI alea. Gipuzkoako mendebaldea. Soraluze, Bergara, Aretxabaleta.