Heriotza agiriak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | center | 800px | Soraluzeko agiri sakramentalak: heriotzak urte urte ==Heriotzak eta agiriak== Erreji...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:49, 17 urtarrila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Fitxategi:Agiri sakramentalak. Heriotzak (urteka).png
    Soraluzeko agiri sakramentalak: heriotzak urte urte

    Heriotzak eta agiriak

    Errejistro Zibila sortu artean[1], heriotzak ezagutzeko modu bakarra eliz agiri sakramentalak dira, heriotza liburuak hain zuzen.

    Trentoko Kontzilio Ekumenikoan, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Handik hainbat urtera, eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko Rituale Romanum delakoaren bidez. Baina ordurako halako liburuak bazeuden parrokia askotan.


    Heriotza liburuak

    Soraluzen gordetzen den heriotza liburu zaharrena elizaren erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1573/11/12 egunekoa, Joan Ybanes Yrure dagokiona. Bada urte bereko beste errejistro bat, data gabekoa, Maria de Farin "alias de Bilbao" andreari dagokiona.

    Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Antonio izeneko batekoa da (1500/11/29).

    Inguruko herrietako heriotz liburuen aintzinatasuna kontutan harturik, 1587. urtean hasten den liburu hau ba daiteke Soraluzeko lehen heriotz liburua ez izatea.

    Hasieran, ondoko datu hauek agertzen ziren erregistroan: heriotzaren data eta lekua, hildakoaren izen-abizenak, eta ezkontidearenak -halakorik egonez gero-; gerora, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola hildakoaren adina eta lanbidea.


    Datuak

    1587-1900 tartean Soraluzen 11.010 heriotz errejistratu dira guztira.

    Heriotzak 10 urteka
    Epea Bataioak Ezkontzak Heriotzak
    1531-1540 30 0 0
    1541-1550 282 0 4
    1551-1560 133 0 2
    1561-1570 161 0 3
    1571-1580 304 0 124
    1581-1590 352 31 111
    1591-1600 349 57 224
    1601-1610 384 66 111
    1611-1620 331 55 88
    1621-1630 316 58 163
    1631-1640 302 90 160
    1641-1650 322 65 133
    1651-1660 313 73 167
    1661-1670 403 102 181
    1671-1680 319 69 161
    1681-1690 361 58 155
    1691-1700 499 107 218
    1701-1710 663 119 161
    1711-1720 545 98 248
    1721-1730 508 94 366
    1731-1740 531 126 489
    1741-1750 604 164 471
    1751-1760 549 108 515
    1761-1770 598 120 449
    1771-1780 691 197 467
    1781-1790 789 157 441
    1791-1800 686 149 483
    1801-1810 718 163 537
    1811-1820 542 132 319
    1821-1830 646 175 390
    1831-1840 692 157 449
    1841-1850 626 166 398
    1851-1860 713 224 590
    1861-1870 893 219 682
    1871-1880 607 110 540
    1881-1890 587 138 457
    1891-1900 726 144 553
    Guztira 18.075 3.791 11.010


    Azterketa

    Bilakaera

    Urteetan zehar herriko biztanle kopuruak gora egin zuenez, ezkontza kopurua ere gora egin zuen. Baina ez modu uniformean: urte-tarte batzuetan, ekonomia oparoa zela edo beste arrazoi batengatik, besteetan baino askoz ezkontza gehiago egin ziren. Esateko, 1631-1640 (90 ezkontza), 1661-1670 (102), 1741-1750 (164), 1771-1780 (197), 1801-1810 (163), 1821-1830 (175), 1851-1860 (224) eta 1861-1870 (219).

    Tarte hauen artean ezkontza kopurua askoz apalagoa da, batzuetan %60-%70ra ere heltzen ez dela. Azpimarratzekoa da 1871-1880 tartea, bigarren karlistadari dagokiona: aurrekoan baino ezkontza erdiak egin ziren (110 vs. 219).

    Heriotz askotako urteak

    Beste aldetik, bost urte nabarmendu ziren ezkontza kopuruarengatik, eta ez denak XIX mendekoak: 1778 (34 ezkontza), 1820 (34), 1831 (34), 1857 (34) eta 1865 (32). Bost kasuetan aurreko eta osteko urteak ere oparo izan izen ezkontzetan.

    Heriotz gutxiko urteak

    1687 urtean ez zen ezkontzarik errejistratu Soraluzen, eta beste hiru urtetan ezkontza bakarra izan zen: 1594, 1629, 1874 eta 1875. Azken bi urteetan bigarren karlistada puri purian zegoen, Soraluze karlistek hartuta, gazte "liberalak" ihes eginda eta gainontzekoak errekrutatuta... Honetaz gain, 1601 urtean bi ezkontza izan ziren (1598ko izurritea pasa berria zen) eta hiruna 1616, 1626 eta 1675.


    Agiri faltsuak

    Izen gabeko hildakoak

    Erreferentziak

    1. Soraluzekoa 1871.ean zabaldu zen ofizialki, baina biharren karlistada bukatu arte ez zen ganoraz martxan jarri.