Lengua paradisíaca el vascuence (eu)

    Sorapediatik
    Lengua paradisíaca el vascuence
    Lengua paradisíaca el vascuence. Azala.png
    Egilea José Gaspar de Oregui y Aramburu
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1910
    Argitaletxea Tipografía de G. Casañal
    Hiria Zaragoza


    Izenburu osoa

    ¡Gloriosísimo descubrimiento, reconocimiento y demostración de la lengua paradisíaca en el vascuence!

    Euskara paradisuko hizkuntza zelako aurkikuntza, aitormena eta froga ospetsuak!


    Liburua zertan den

    XX. mende hasieran Espainian zein Frantzian derrigortu zuten hizkuntz "nazionala" eskoletan erabiltzen, gainontzekoak baztertzen (euskara, kasu).

    Hurrengo urteetan Jose Gaspar Oregik hainbat eskutitz bidali zizkien Espainiako erreginari, Aita Santuari, Gasteizko apezpikuari... honen aurka. Bertan agintzen zien aurki euskara paradisuko hizkuntza zelako frogak zabalduko zituela.

    1910 urtean liburu hau idatzi zuen, agindutako froga horiek zabaltzeko asmoz. Liburuan, aurretik, aipatutako eskutitzak bildu zituen, eta Euskal Herriko apaiza eta fraideak euskaldun heziak izatea proposatzen zuen.

    Gainera, aldizkari bat sortuko zuela iragarri zuen, froga horietan sakontzeko: "Revista Demostrativa de la lengua paradisíaca de fe y razón comparada é identificada con iguales testimonios de las Sagradas Escrituras".

    Aldizkarirako harpidedunik ezean, asmoak ez zuen aurrera egin.

    Sei urte geroago antzeko liburua argitaratu zuen: A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.