A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV (eu)
A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV | |
---|---|
Egilea | José Gaspar de Oregui y Aramburu |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1916 |
Argitaletxea | Tipografía de G. Casañal |
Hiria | Zaragoza |
Izenburu osoa
A Roma a los pies pontificios de Benedicto XV
Erromara, Benedicto XV.a Aita Santuaren oinetara
Liburua zertan den
1910.ean Jose Gaspar Oregik ¡Gloriosísimo descubrimiento, reconocimiento y demostración de la lengua paradisíaca en el vascuence! liburua argitaratu zuen, euskeraren erabilera mundu osoan zabaltzeko.
1916.ean Gasteizko apezpikua Madrila eraman zuten, eta postua libre geratu zen.
Hautagaien artean euskaldunik ez zegoelako, Jose Gaspar Oregik liburu berri hau idatzi zuen orduko Aita Santuari (eta Alfonso XIII.ari) zera eskatzeko, apezpiku euskalduna izendatzeko Gasteizeko, baita etorkizunean Iruñarako zein Baionarako.
Erabilitako argudio nagusia zera zen, euskara munduko lehen hizkuntza izan zela, Jaungoikoak Adan eta Ebari irakatsia. Eta Babeleko dorrearen nahasmendua arte, munduko hizkuntza bakarra, gainontzekoen iturri eta jatorria.
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.