Dictionaire géographique et historique (eu)
Dictionaire géographique et historique | |
---|---|
Egilea | Michel Antoine Baudrand |
Hizkuntza | Frantsesez |
Urtea | 1705 |
Argitaletxea | Denys du Puis |
Hiria | Paris |
Izenburu osoa
Dictionnaire géographique et historique contenant une description exacte de tous les États.
Hiztegi geografiko eta historikoa, Estatu guztien azalpen zehatza dakarrena.
Liburua zertan den
Azalean argitzen den moduan, hiztegi honetan agertzen dira unibertso osoko estatu, erresuma, probintzia, hiri, herri, mendi, lurmutur, uharte, penintsula, laku, itsaso, golko, itsasarte, ibai eta erreken azalpen zehatzak.
Hiztegia Michel Antoine Baudrad berak 1681-1682 urteetan argitaratu zuen Geographia ordine litterarum disposita hiztegian oinarrituta dago.
Hiztegia prestatzen ari zela Michel Antoine Baudrand hil zen (1700), eta Jean Gelé abadeak bukatu zuen lana.
Soraluzeri buruzkoak
(2. liburua, 1411. orrialdea)
- PLACENCIA, Placentia, Espainiako hiri txikia, Gipuzkoako Probintzian eta Bizkaia ondoan, Deba ibaiaren ertzean, Ozeanoko kostaldetik hiru legoatara. 1343. urtean Gaztelako Alfontso IX. erregeak eraiki zuen, eta han egiten diren arma kopuruagatik ezaguna da, bere inguruan burdin meategi onak dituelako, Garibayk azpimarratzen duen moduan.
Erreferentziak
- Dictionaire géographique et historique. Parisko Liburutegi Nazionala (Bibliotheque Nationale de Paris)