Carta ilustrada de Guipuzcoa (eu)
Carta Ilustrada de la Muy Noble y Muy Leal provincia de Guipúzcoa | |
---|---|
Egilea | Gregorio Hombrados |
Urtea | 1944 & 1957 |
Hiria | Tolosa |
Tamaina | 61 x 87 zm |
Mapa zertan den
1944 urtean, Tolosako Gráficas Laborde y Labayen inprimategiak Carta Ilustrada de la Muy Noble y Muy Leal provincia de Guipúzcoa argitaratu zuen, Gregorio Hombrados Oñativiak (Zarautz, 1902 – Tolosa, 1978) egindakoa. Mapa berak esaten du probintziak duen interesgarri eta erakargarri duenaren deskribapen bitxi eta grafikoa dela.
Argitalpen harena ez omen da alerik gordetzen. 1957 urtean bigarren argitalpen hobetua atera zuten (argazkiak honi dagozkio).
Gregorio Hombrados Euskal Pizkundearen ingurukoa da. Gerra aurretik pintura historizista landu zuen, arte historia (Diccionario monumental del arte-artistas de Euzkadi idatzi zuen), kritika (batez ere El Diario Vascon)...
Soraluzeri buruzkoak
Mapak bi ezaugarri nagusi ditu, eta biak Soraluze inguruan nabarmentzen dira.
Alde batetik, tokiko zehazpenak: Soraluzeko kañoi-fabrika, Alzolako balnearioa, Elgoibarko Olaso eliz-ataria, Eibarko pistola, eskupeta eta bizikleta... Bestetik, bertako toki izen ugariak; Soraluzetk irten barik: Irure, Ilordo, Igartu, Sasibeltz, S. Marcial, Unceta, Mendos, Echeberri, Argate, Hobe, Zaldar, Villada, Osingoiti, Akelarre...
Bitxikeriak
Bere sasoian, koloretako argazkiak luxua ziren garaian, Gregorio Hombradosek sortutako Gipuzkoako mapari modernotasuna zerion eta, zergatik ez esan, kutsu politikoa ere.
<html>
</html>