Udal hornikuntza. Arraina (eu)

    Sorapediatik
    Bakailaoak
    Beste udal hornikuntzak jakiteko, sakatu hemen.

    Soraluzetarrek jaten zuten arraina mota askotakoa zen. Alde batetik, bertako ibai eta erreketan norberak hartutakoa: amuarrainak, izokinak, barboak, loinak… Gero, erositakoa zegoen, freskoa (sardinak, legatzak, bisiguak...) zein sikua (sardin zaharrak, makailaua eta abadejoa).


    Arraina eta zergak

    Arrain freskoa

    Arrain freskoa inguruko portuetatik ekartzen zuten: Deba eta Mutrikutik gehien bat, eta Ondarrua eta Zumaiatik.

    Saltzaileak bi motakoak ziren. Alde batetik oinez etorritako andrak ziren, buru gainean arraina garraiatzen zutela; eta gero mandazainak ziren, askoz kopuru handiagoak erabiltzen zutenak. Soraluzen oso zerga desberdinak ezartzen zieten[1].

    Lehen kasuan ez zuten zergarik ordaintzen, sardinak ekarrita ere[2]. Mandazainek, berriz, zergapetuta zeuden, lehengo 6 arrain, 12 bisigu eta 100 sardina salbu.[3].

    Arrain sikua: sardin zaharrak

    Sardin zaharren kasuan, salmenta libre zen ere… zergak ordaindu eta gero.

    Salbuespen bakarra andreek zuten: lehen 100 sardinak zergen salbu zeuden eta[4].

    Arrain sikua: makailaua eta abadejoa

    Gainontzeko arrain sikuek (makailaua eta abadejoa batezere), ez zuten salmenta librerik; monopolio antzekoa izaten zen, udalak arautua.

    Enkantea olio hornikuntzarekin batera egiten zen. Hala pasa zen, gutxienez, 1765[5] eta 1769[6] urteetan.


    Enkanteak eta auziak

    Urtero enkantea egiten zen, eta irabazleek kontratua sinatu behar zuten Udalarekin[7].

    Enkante hauek ez ziren beti arazo gabekoak. Askotan galtzaileek irabazlearen kontra jotzen zuten, 1765.ean[8] egin zuten moduan.


    Arrain siku emakidadunak

    Ez dira izen asko ezagutzen, eta horietatik, kasu gehienetan, emakida ustiaketa urteaz gain oso datu gutxi daude:

    Juan Bautista de Lecuona (1740), Andrés de Mendiola eta Andrés de Aguirre (1769),


    Erreferentziak

    1. Ordenanza sobre el arrendamiento de la alcabala y relación del gravamen que se debe aplicar a los diferentes productos por este impuesto (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
    2. El pescado fresco que trajeran las mujeres a cuestas incluidas las sardinas… Exentos del pago de alcabalas (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
    3. El pescado fresco que llevaren los mulateros... Exentos del pago de alcabalas hasta 6 pescados, 12 besugos y 100 sardinas (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
    4. Las sardinas saladas que trajeran las mujeres a cuestas... Exentas del pago de alcabalas hasta 100 sardinas si no son para la reventa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1505/01/02).
    5. ...la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).
    6. ...con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).
    7. Escritura de obligación de Andrés de Mendiola y Andrés de Aguirre, principales, y Fernando de Zigaran, fiador, con el concejo de la villa de Placencia, de remate de la provisión de aceite y bacalao para la dicha villa (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1769/11/20).
    8. Pedimento de Andrés de Aguirre contra Pedro Ignacio de Beiztegui, sobre la almoneda del abastecimiento de aceite y abadejo (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1765).