La Biscaia Divisa Nelle Sue 4 Parti Principali (eu)
La Biscaia Divisa Nelle Sue 4 Parti Principali | |
---|---|
Egilea | Giacomo Cantelli da Vignola |
Urtea | 1696 |
Hiria | Erroma |
Tamaina | 56.3 x 43.5 zm |
Mapa zertan den
Giacomo Cantelli da Vignola kartografoa (1643.1695) italiarra zen. Mapa asko argitaratu zituen bere bizitzan, eta 1695 urtean hil zenean batzuk argitaratu gabe geratu ziren, horien artean La Biscaia Divisa Nelle Sue 4 Parti Principali hau. Hurrengo urtean Giacomo Giovanni Rossik argitaratu zuen, Erroman.
Mapa hau egiteko Cantellida Vignola-ren lana hartu zuten oinarri, eta Aubrey Barbey-k grabatu zuen. Lamina zuri-beltzean dago.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze inguruko herriak baino nabarmenago agertzen da.
Bitxikeriak
Bizkaia lau probintziatan agertzen da: Bizkaia bera, Gipuzkoa, Araba eta Lau Hiriak (Qvatro Citta edo Cuatro Villas). Iparraldean, Errobi ibaiak bere bidea egin du Baiona ondoan itsasoratzeko.