A travers le Guipuzcoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = A travers le Guipuzcoa | irudia = A_travers_le_Guipuzcoa._Azala.jpg | egilea = E.A. Menassade | hizkuntza = Frantsesez...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:53, 10 urria 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    A travers le Guipuzcoa
    A travers le Guipuzcoa. Azala.jpg
    Egilea E.A. Menassade
    Hizkuntza Frantsesez
    Urtea 1897
    Argitaletxea Hachette et Cie
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    A travers le Guipuzcoa: impresions

    Gipuzkoa zehar: inpresioak


    Liburua zertan den

    Izenburuak adierazten duenez, Gipuzkoaren gida da. Hiri eta herrien azalpenak, zertzelada historikoak, ohiturak... denetik azaltzen ditu egileak.

    Eta, askotan gertatzen den moduan, Donostialdeak liburuaren erdia baino gehiago betetzen du, hogei ataletatik hamahiru hain zuzen. Beste bost kostalderako (Zarautz-Mutriku tartea) eta azken hiruak Debarrorako (Mutrikutik Bergararaino, Oñati eta Arantzazu). Gainontzeko eskualdeak ez dira aipatzen.


    Soraluzeri buruzkoak

    (198. orrialdea)

    Eta orain, aitzinako Itziarko biztanleen modura, Debako hiribildurantz jeisten gara. Titulu hau Alfonso XIri zor dio, eta 1343ean eman zion, hornitu, defendatu eta jendeztatzeko aginduz. Eta horretarako lau hilabete lehenago Soraluzeko zein Herlabiako Esparruko<ref<Campo de Herlabia.</ref> biztanleei Soraluzeko Plasencia hiribildua, gaur egun Plasencia de las Armas izenez ezagutzen dena, sortzeko eman zizkien eskubide eta pribilegio berberekin.


    (208. orrialdea)

    Haran estu batean, mendi alai azpian ondo izkutatuta eta Debaren ertzetan, Soraluze topatzen dugu, "Plasencia de las Armas" deitua (hiribildu hau oso ospetsua da armagintzarengatik, eta itsas armadarako kainoiengatik). Bere kokapen xarmanta du aipagarriena; gero, Bergarara bizkor abiatzen gara, oso gertu dagoena.


    Erreferentziak