Antiokiako Placencia erregina (eu)
Antiokiako Placencia / Txipreko Placencis | |
---|---|
Jaio | 1235 edo 1236 |
Hil | 1261.ko irailak 22 |
Profila | Erregina |
Antiokiako Placencia, Txipreko erregina (1250-1253), Txipreko erregeordea (1254-1261) eta Jerusalemeko erregeordea (1258-1261) izan zen.
Iturrien arabera, Txipreko Placencia edo Poitierseko Placencia ager daiteke. Eta Plasencia edo Plaisance ere.
Txipreko erregina eta erregeordea
Placencia Antiokian jaio zen (1235 edo 1236). Gurasoak Bohemundo V (Antiokiako erregea) eta Lucia de Segni izan ziren. Lucia Bohemundoren bigarren emaztea zen, eta Inocencio III Aita Santuaren senidea.
Gaztetxo zela Enrike I Txipreko erregearekin ezkondu zuten, 1250. urtean. Seme bat izan zuten, Hugo (1252-1267).
Hurrengo urtean Enrike hil zen (1253), eta Hugo erregea bihurtu zen, Hugo II izenarekin. Eta Placencia erregeordea bilakatu zen, haren ordez gobernatuz hil zen arte (1561),
Behin alarguna, Placencia bigarren aldiz ezkondu zen (edo zuten), oraingo honetan Bailan de Ibelinekin, Arsufeko jaunaren semea. Dena dela, ez ziren ondo konpondu eta ezkontza aurki baliogabetu zuten (1258).
Jerusalemeko erregeordea
Conrado de Hohenstaufen, Jerusalemeko orduko errege ofiziala, Alemanian bizi zen. 1254. urtean hil zenean, koroa Conradino semeari egokitu zitzaion, hau ere Alemanian bizi zela.
Legearen arabera, Jerusalemeko erregeordea Hugo II (Txipreko erregea eta Placenciaren semea) izan behar zen, Conradinoren ordezkoa zelako. 1258. urtean Bohemundo VIk (Hugoren osaba eta Placenciaren neba), orduko Antikokiako erregeak, Hugo eta Placencia Acre-ra eraman zituen, Jeruslalemeko errege eta erregeorde moduan aitor arazteko asmoz.
Ospitaleko zaldunak eta legelari batzuk aurka agertu arren, Tenplario zaldunak, Teutoniar zaldunak eta Jaffako kontea alde agertu ziren, eta Placencia Jerusalemeko erregeorde aitortu zuten.
Orduan Placenciak Arsufeko jauna (aitaginarreba izandakoa) Jerusalemeko baile edo gobernadorea izendatu zuen. Erabaki hau ez zen guztion gustokoa, eta hurrengo urtetan gatazka asko izan ziren Jerusalem, Antiokia, Tripoli, Genova eta Aita Santuaren artean.
Bitartean, Placencia eta Julian Grenier, Jaffako kontea, amoranteak bihurtu omen ziren: Urbano Aita Santuak idatzitako "Audi filia et"[1] bulak, itxura denez, harreman hauek gaitzeztekoa zen.
Heriotza
Antiokiako Placencia, Txipreko eta Jerusalemeko erregeordea, Txipren hil zen 1261. urtean.
Erreferentziak
- Plaisance of Antioch. Wikipedia (ingelesez).
- ↑ Entzun alaba, eta...