Antiokiako Placencia erregina (eu)

    Sorapediatik
    Antiokiako Placencia /
    Txipreko Placencis
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1235 edo 1236
    Hil 1261.ko irailak 22
    Profila Erregina


    Txipreko erregina eta erregeordea

    Gurasoak Bohemundo V (Antiokiako erregea) eta Lucia de Segni izan ziren. Lucia Bohemundoren bigarren emaztea zen, eta Inocencio III Aita Santuaren senidea.

    Gaztetxo zela Enrike I Txipreko erregearekin ezkondu zuten, 1250. urtean. Seme bat izan zuten, Hugo (1252-1267).

    Hurrengo urtean nrike hil zen (1253), eta Hugo erregea bihurtu zen, Hugo II izenarekin. Eta Placencia erregeordea bilakatu zen, haren ordez gobernatuz hil zen arte (1561),

    Behin alarguna, Placencia bigarren aldiz ezkondu zen (edo zuten), oraingo honetan Bailan de Ibelinekin, Arsufeko jaunaren semea. Dena dela, ez ziren ondo konpondu eta ezkontza aurki baliogabetu zuten (1258).


    Jerusalemeko erregeordea

    Conrado de Hohenstaufen, Jerusalemeko orduko errege ofiziala, Alemanian bizi zen. 1254. urtean hil zenean, koroa Conradino semiari egokitu zitzaion, hau ere Alemanian bizi zela.

    Legearen arabera, Jerusalemeko erregeordea Hugo II (Txipreko erregea eta Placenciaren semea) izan behar zen, Conradinoren ordezkoa zelako. 1258. urtean Bohemundo VIk (Hugoren osaba eta Placenciaren neba), orduko Antikokiako erregeak, Hugo eta Placencia Acre-ra eraman zuen, Jeruslalemeko errege eta erregeorde moduan aitortuak izateko asmoz.

    Ospitaleko zaldunak eta legelari batzuk aurka agertu arren, Tenplario zaldunak, Teutoniar zaldunak eta Jaffako kontea alde agertu ziren, eta Placencia Jerusalemeko erregeorde aitortu zuten.

    Orduan Placenciak Arsufeko jauna (aitaginarreba izandakoa) Jerusalemeko baile edo gobernadorea izendatu zuen. Erabaki hau ez zen guztion gustokoa, eta hurrengo urtetan tirabira asko egon ziren Jerusalem, Antiokia, Tripoli, Genova eta Aita Santuaren artean.

    Bitartean, Placencia eta Jaffako kontea amoranteak bihurtu omen ziren: Urbano Aita Santuak idatzitako "Audi filia et"[1] bulak, itxura denez, harreman hauek gaitzeztekoa zen.


    Heriotza

    Antiokiako Placencia, Txipreko eta Jerusalemeko erregeordea, 1261. urtean hil zen.


    Erreferentziak

    Kateforia: Soraluze-Placencia izenekoak

    1. Entzun alaba, eta...