Noticia de Guipúzcoa (eu)
Noticia de Guipúzcoa | |
---|---|
Egilea | Pablo Gorosabel |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1899-1900 |
Argitaletxea | Imprenta de F. López |
Hiria | Tolosa |
Izenburu osoa
Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa: descripción de la provincia y de sus habitantes, exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes, reseña del gobierno civil, eclesiástico y militar, idea de la administración de justicia, etc.
Gipuzkoaren gauza gogoangarrien berria: probintzia eta biztanleean deskribapena, instituzio, foru, erregalia, ordenantza eta legeean azalpena, gobernu zibil, eklesiastiko zein militarraren aipamena, justizia administrazioaren zertzeladak etab.
Liburua zertan den
Pablo Gorosabel tolosarra (1803-1868) politiko eta kulturgilea izan zen. Tolosako alkate izan zen hainbatetan, baita Gipuzkoako korrejidore, diputatu, Gipuzkoako artxibozain eta Monumentu Historiko eta Artistikoen Probintzia Batzordeko kide ere.
Hainbat liburu idatzi zituen, gehienak historia edota geogeafiarekin lotutakoak. Aipatzekoa da Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa, 1862.ekoa.
Dena den, bere lan nagusia 1868. urtean amaitutako Noticia de las Cosas Memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes; exposición de las instituciones, fueros, privilegios, ordenanzas y leyes; reseña del Gobierno civil, eclesiástico y militar; idea de la Administración de Justicia, etc.
Pablo Gorosabel hil ostean, haren alargunak, Manuela de Irarretak, Gipuzkoako Aldundira jo zuen liburua argiratzeko. Aldundiak baietz... baina bigarren karlistadak prozesua zapuztu zuen, eta bitartean jatorrizko eskuizkribua galdu zen.
Zorionez, Donostiako Udalean kopia gordetzen zen, eta mende bukaeran Serapio Mujikak aurkitu zuenean hainbat liburukitan argitaratu zuten (1899-1900).
Soraluzeri buruzkoak
I. liburukia/ Atala: Eguratsa eta tenperaturaz
(75 orrialdean)
- Aipatu berri ditudan uholdeek kalte handiak eragin bazituzten, 1834ko ekainaren 30ean Bergaran eta inguruetan gertatutakoak ondorio latzagoak izan zituen.
- Soraluzeko hiribilduan ibai berak hartu zuen hogei oineko altuera, eta hamazortzi oineko altuera zubiaren gainean; eta proportzio berean Gatzaga, Aretxabaleta, Arrasate eta Elgoibar hiribilduetan...
- (Soraluzen izandako kalteak)
Kalte mota Zenbat Ufalak eruandako errotak 3 Ufalak kaltetutako errotak - Ufalak eruandako zubiak 2 Ufalak kaltetutako zubiak 2 Ufalak kaltetutako burdinolak - Ufalak eruandako eraikinak 22 Ufalak kaltetutako eraikinak 38 Ufalak eruandako elizak 1 Hildakoak 6
I. liburukia/ Atala: Lurra, ibai eta mendiez
(82. orrialdean)
- Lehenengoa Deba da, antzina-antzinatik datorren izena... Hemendik aurrera, Bergarako hiribildura doa, eskuinean utziz Anzuolatik jaisten diren urak lehenago jasoz. Placencia eta Elgóibar hiribilduetatik jarraitzen da, Alzolatik eta Mendaro haranetik, ozeano itsasoan ur-emari handiz sartzeko, lehenago Eibartik eta Elgobarren bestaldetik elkartzen den ibai batetik urak hartuz.
I. liburukia/ Atala: Aldundiak egindako bideez
(159. orrialdean)
- Horren ondoren, hainbat herrien eskabide baten ondorioz, 1763an Ibero berari agindu zioten Manuel Martín Carrerarekin batera Bergaratik barrena bidearen trazadura[1] aztertzeko. behin eginda, hurrengo urteko Azkoitiako Batzarretan, trazadura berria onartu zen, laburragoa, lauagoa eta "Soraluzeko arma-lantegietarako erabilgarriagoa" zelako. Trazadura hori urte bereko irailaren 2an emandako Errege Aginduaren bidez onartu zen.
I. liburukia / Atala: Elkarteek eta Estatuak egindako bideez
(169. orrialdean)
- Deba ibaiaren bidea. Bergara, Soraluze, Elgoibar eta Eibar hiribilduek bultzatu zuten, 1772. urte inguruan, eta horretarako baimena eskatu zuten Errege Kontseiluan. Proiektuaren arabera bide hori Bergarako San Antonio puntuan hasiko zen, alde batetik Eibartik Bizkaiako mugaraino eta bestetik Alzolaraino, Deba ibaia izen bereko porturaino alatan erabilgarri egiten den punturaino.
- …
- Hiribildu bakoitzak bere udalerriari zegokion tartea egin zuen, eta beren arteko hitzarmena ere egin zen, bidea modu berean zaindu eta konpontzeko. Hala ere, betebeharrak behar bezala bete ez zutenez, bidea hondatu eta erabilezina gertatu zen; Soraluzeko Erret Arma-lantegiko Zuzendariak, probintzia ordezkatuz, konponbide bat eskatu zuen. Sei hiribildu interesdunek[2], beste baliabide propiorik gabe, Maltzaga inguruan bidesaria ezartzea erabaki zuten; eta, probintziak emandako laguntzaz, 1819,an Errege baimena lortu zuten. Horretarako sei hiribilduek urte berean Deba ibaiaren bide-ermandadea deitutakoa eratu zuten, zuzendaritza eta kutxa bakarra sortuz.
II. liburukia / Atala: Industriaren jarduerez
(24. orrialdean)
- Industriaren beste adar bat armagintza da, arma zuri eta su-armena, eta probintzia honetan biztanle asko ari dira horretan. Lan mota hau antzina-antzinatik hasi zen lurraldeko zenbait herritan, gertatu behar zen bezala: burdin oparotasuna izateaz gain, bertakoak beti armatuta eta borrokarako prest egon behar izaten ziren. Hala eta guztiz ere, armen fabrikazioa enpresa partikularrena baino ez zen, eta horretan ez zen inolako aginterik sartzen: 1573. urtera arte ez zen ezagutu probintzia honetan izaera publikoko lantegirik.
- Orduan, Soraluze hiribilduak arma-lantegia eraiki zuen bere ondasunekin, eta haren jabetza erregeari eman zion, hau da, Estatuari. Lagapen horren helburua hirian bertan errotzea Erregearen armadak behar zituen mota guztietako armak egitea, eta hori lortu zuen, antza, bere biztanle saiatuei lana eta bizirauteko baliabideak emanez.
- Lantegi hau, azken mendean, Caracasko Konpainiaren ardurapean egon zen, Errege Ogasunarekin armak ekoizteko kontratak egiten zituena, baina konpainia desagertu ondoren halako metodoa eten zen, armen ekoizpena gobernuaren eskura itzuliz.
- …
- Nahiz eta aipatu dudan probintzian armak eraikitzeko aintzinako metodoa zein zen, ohartarazi behar da urte asko eta asko ez dela bere lurraldean armarik lantzen Estatuaren kontura. Horrek ez du eragozten Soraluze hiribilduko lantegia Erregearen Gobernuaren ardurapean egotea, Artilleria goi-mailako ofizial batek zuzendua eta, azterketa eta proba egin ondoren, herriko eta Eibarko kontratistek edo enpresaburuek egiten dituzten armak jasotzea. Bi herrietan, beraz, partikularren lantegietan egiten da armen ekoizpena, haien kontu eta kargura, Gobernuak horietan esku hartu gabe.
- Soraluze hiribilduan eskala handiko bi lantegi daude, aurrerapen moderno guztiekin, eta Eibarren ere; eta guztietan fusilak, eskopetak, pistolak, errebolberrak, sableak, ezpatak eta asmakuntza berriko beste edozein arma mota lantzen dira, orratz-fusilak barne.
II. liburukia/ Atala: Herriei buruzko gauzez
(61. orrialdean)
Kalte mota Zenbat Izena Placencia Mota Hiribildua Barruti judiziala Bergara Elizbarrutia Kalagorria Biztanleak 2.153
(86. orrialdean)
- Batzar zaharren eta beste dokumentu batzuen agirietan ikusten denez, XV. mendea baino lehen, eta honetan ere, probintzia osoan hogetasei hiribildu baino ez zeuden. Hauek ziren: Azkoitia, Azpeitia; Zestoa, Deba, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Hondarribia, Getaria, Hernani, Arrasate, Mutriku, Oñati, Orio, Soraluze, Errenteria, Gatzaga, Donostia, Segura, Tolosa, Usurbil, Bergara, Ordizia, Urretxu, Zarautz eta Zumaia.
(97. orrialdean)
- Soraluze. Alonso XI erregearen aginduz sortu zen, 1343ko urriaren 15ean Algeciraseko Realean emandako erregaliaren bidez. Honen bertutez, Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleek hiribildu hau egin zezatela nahi izan zuen, bere elizarekin, hesituz eta dorreak eraikiz, gaur egun duen izenarekin. Horretarako, biztanleei Logroñokoek zuten forua eman zien, eta hiribilduari udalerria zehaztu zion. Hiribildu hau, XIV. mendearen amaierarako jendeztatuta agertzen zen, bere kontzeju eta administrazioarekin, eta horrela jarraitzen du ordutik.
II. liburukia/ Atala: Haranez
(129. orrialdean)
- Antzina Markina izenarekin ere ezagutu zen jendeztatutako beste bailara edo lurralde bat, gaur egungo Elgoibar, Soraluze eta Eibar hiribilduak barne hartzen zituena. "Yusoko markina" izena jarri zitzaion orain lehen biena den barrutiari, eta "suso" hirugarrenari, bere hiri-gutunetatik eta antzinateko beste agiri batzuetatik ateratzen denez.
- Placencia, Soraluce eta Herlaibia deitzen zitzitzaiola orduan, haran horretatik banandu zen hiribildu tituluarekin, 1343.ko urriaren 15ean lortutako Errege pribilegioaren indarrez.
Erreferentziak
- Noticia de Guipúzcoa. INGEBA Euskal Geografi Elkargoa (Instituto Geográfico Vasco)