Noticias históricas de las tres provincias vascongadas (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:02, 19 abuztua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Noticias históricas de las tres provincias vascongadas
    Noticias históricas de las tres provincias vascongadas. Azala.png
    Egilea Juan Antonio Llorente[1]
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1806
    Argitaletxea Imprenta Real
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Noticias históricas de las tres provincias vascongadas en que se procura investigar el estado civil antiguo de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, y el origen de sus fueros.

    Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko antzinako egoera zibila eta bertako foruen jatorria ikertzen saiatzen diren hiru euskal probintzietako albiste historikoak.


    Liburua zertan den

    Juan Antonio Llorente apaiza eta inkisidorea zen, baina hala ere liberal sutsua eta Frantziaren aldekoa (Iraultza, Napoleon...).

    Bestak beste, saiatu zen Foruen kontra egiten, eta horretarako liburu hau idatzi zuen.

    Dena dela, bizitzaren azken urteetan zela, erbesteratua eta diru barik, euskal Aldundiei proposatu omen zien foruen aldeko liburua idazteko.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze lau aldiz aipatzen du:

    (I. alea. 15. orrialdea)

    Karistiarrak Beleia, Suisacio eta Tullica zituzten... eta nire aburuz Karistiarren eskualdeari dagozkio Zuia, Legutiano, Aramaio eta Gasteizko anaidiak Araban; Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar, Soraluze, Elgeta, Bergara, Antzuola, Arrasate, Lenitz Bailara eta Oñati hiribilduak Gipuzkoan, eta agian Bizkaiako ekialdekoak, Ondarroa eta Lekeitio esateko.

    (I. alea. 33. orrialdea)

    Baina VIII. mendean... Lenitz Bailara, Oñati, Soraluze, Elgoibar, Eibar, Bergara eta Kalagorriko elizbarrutiko gainontzeko herriek eskualde desberdin bat osatzen zuten, bi probintzietatik bereizia...

    (II. alea. 13. orrialdea)

    On Alfontso XI.ak Villanueva de Oyarzun herria sortu zuen... Azken aldian, urte hartako urriaren hamabostean, Soraluzekoa, Algeciraseko setioan zegoela (Garibai, han, 14. liburua, 1, 6, 10, 18, 19, 21 eta 22. atalak).

    (II. alea. 293. orrialdea)

    Soraluzekoa (Gipuzkoako hiribildua) Logroñokoa da, 1343ko urriaren 15ean Alonso XI.ak emana Algecirasen, Markinako haranean, Soraluzeko tokian, Herlaibiako zelaian bizi ziren nekazari onek hala eskatuta, Beltran Velez de Guevara jaunaren Gipuzkoako merino nagusia izanik.

    Erreferentziak

    1. Juan Antonio Llorente. Wikipedia (euskaraz).