Cómo se piensa en Francia de Bonaparte (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:05, 12 abuztua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Cómo se piensa en Francia de Bonaparte
    Cómo se piensa en Francia de Bonaparte. Azala.jpg
    Egilea Ezezaguna
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1808
    Argitaletxea Viuda de Hidalgo y sobrino
    Hiria Sevilla


    Izenburu osoa

    Cómo se piensa en Francia de Bonaparte, o noticias particulares de la vida de este hombre, con anécdotas curiosísimas que dan a conocer su carácter, escritas por un viagero español, residente en Paris, a un amigo suyo en Madrid.

    Zer iritzi duten Frantzian Bonapartez, edo gizon honen bizitzaren berri bereziak, bere izaera ezagutzera ematen duten pasadizo oso bitxiekin, Parisen bizi den bidaiari espainiar batek Madrilgo lagun bati idatziak.


    Liburua zertan den

    Izenburuak adierazten duenez, Napoleon Bonaparteren soslaia da, bitxikeriez egindakoa.

    Argitalpenari erreparatuta (Sevilla, 1808), liburua Madrilen argitaratzekoa omen zen, baina Espainiako Independentzia gerra sortu berria zela, hitzaurre "patriotikoa" erantzi eta Sevillara eraman zuten argitaratzeko. Egilearen izena ere ezezaguna da, "bada ezpada" edo.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze hitzaurrean agertzen da, ironiaz betetako paragrafoan:

    Horregatik Espainiarrak ez dira beldur. Oso ondo dakite Sevillan, Sargadelosen, La Cavadan, Toledon, Albaceten, Soraluzen eta Villafrancan oso konjuru eraginkorrak inprimatzen direla meteoro eta antzeko horien aurka, airean eta lurrean Bonaparteren Omnipotentziak, zitzak jana eta zalantzazkoa, eratuak.


    Erreferentziak