Compendio historial (eu)
Compendio historial | |
---|---|
Egilea | Esteban Garibai Zamalloa[1] |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1571 |
Argitaletxea | |
Hiria | Amberes |
Izenburu osoa
Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España
Espainia guztiko erresumen kronika eta historia unibertsalaren laburpena, XL liburutan
Argitalpenen arabera, izenburua egokitu zioten: Beste Compendio historial de las chronicas y vniuersal historia de todos los reynos de España, donde se escriben la vida de todos los Reyes de Castilla y León, prosigvese también la sucessión de los Emperadores occidentales y orientales
Espainiako erresuma guztien kronika eta historia orokorren bilduma historikoa, Gaztela eta Leonen errege guztien bizitzaren azalpenaz eta mendebaldeko zein ekialdeko enperadoreen zerrenda
Liburua zertan den
Espainiako lehen historia unibertsala da, 40 liburukitan banatua. Garibaik 32 urte zituen idatzi zuenean.
Soraluzeri buruzkoak
XIIII liburuko XIX atalean, Esteban Garibaik hiribildua sortu zeneko azalpena dakar[2]. Ordutik hona historialari guztiok erreferentzia bera erabili izan dute, batez ere jatorrizko agiriak aspaldi desagertu zirelako:
- Setio horretan (Algecirasekoa), Alfontso Erregeak Gipuzkoako probintzian beste herri eta hiribildu bat sortzeko agindu zuen, Deba ibaiaren ertzean, Soraluze eta Herlabia izeneko landa lurretan, eta agindu zuen Soraluzen bizi ziren Markinako gizonek eta Herlabiako sorotan bizi zirenek egin zezatela Placencia izeneko herri eta hiribildu hori.
- Bere mugak eta Logroñoko hiriaren forua eman zizkion, 1381. urteko urriak 15ean Algeciraseko errege kanpamenduan, Kristo jaio osteko 43.ean, igorritako agindu baten bidez, Sancho Mugarra bere idazkariaren aurrean eta Gipuzkoako Merino Nagusia Beltran Velez de Gebara izanaz, probintzia bereko jendearekin setio luze honetan Alfontso Erregea lagunduz ari dena.
- Azken honek zera agindu zuen, hiribildu hori hesitu eta dorreak egin, eta Eliza jaso, eta Elgoibar eta Mendaroraino Markina dela.
Honetaz gain, beste bi aipamen ere baditu:
(964 orrialdea)
- (Soraluzeri buruz) ...herri honetan arkabuzendako munizio asko lantzen dela...
(971 orrialdea)
- (Gipuzkoari buruz) Lurralde honek arma mota asko ditu, bai erasorako zein defentsarako, bertan lantzen direnak; bereziki arkabuzak, mosketeak eta beste hainbat suzko lanabes, batez ere Arrasate eta Bergaran lantzen direla, eta askoz gehiago Soraluzen.
Erreferentziak
- La formación de las villas, en Guipúzcoa. Mariano Ciriquiain Gaiztarro (Revista Estudios de la Vida Local 1942).
- Fabricación de armas en el valle del Deba. José Antonio Azpiazu (Eusko Ikaskuntza 1994).
- ↑ Esteban Garibai. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Durante esste assidio (el de Algeciras), el Rey don Alonso mandó hazer en la provincia de Guypuzcoa otra nueva población y villa en la ribera del rio Deva, en las tierras llamadas Soraluce y campo de Herlaguia, ordenando que los hombres de Marquina que habitauan en Soraluce y los que morauan en el campo de Herlaguia hizíessen esta población y villa a la que mandó llamar Plasencia. Diole sus términos y fuero de la ciudad de Logroño por su privilegio librado, dado en este real de Algecira en quinze días del mes de Octubre, de la Era de mil y trexientos y ochenta y uno que es este año del nacimiento de quarenta y tres ante Sancho Mudarra su Secretario siendo Merino Mayor en Guypuzcoa don Beltrán Velez de Gueuara que con las gentes de la misma prouincia se hallaría en este assidio largo en seruicio del Rey don Alonso. El qual mandó que a esta villa ecreassen y torreasen y hisiessen Su Iglesia y diziese este tiempo Marquina todo este valle hasta Elgoyuar y Mendaro. Esteban Garibai Zamalloa (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España, 14. liburua, 19. atala).