Notitia utrisque Vasconiae (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:20, 11 abuztua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Notitia utrisque Vasconiae
    Notitia utriusque Vasconiae. Azala.jpg
    Egilea Arnaut Oihenart[1]
    Hizkuntza Latinez
    Urtea 1638
    Argitaletxea Sebastian Cramony
    Hiria Paris


    Izenburu osoa

    Notitia utrisque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae

    Euskal Herriko berriak, eta Iberiakoak, eta Akitaniakoak


    Liburua zertan den

    Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrarena.

    Euskaldun baten mota horretako lehen lana da; izan ere, lan horretan Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du, hala Hegoaldea nola Iparraldea aintzat harturik. Historiarekin batera, euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde dakartza (deklinabideaz, izenordainez eta aditzaz), non gramatika klasikotik —greko-latindar gramatikatik— aldendu eta euskararentzat molde berriak aurkitzen ahalegintzen baita.

    Lan horretan, bere garaikideen artean oso zabaldurik zeuden teorien aurrean (hala nola euskokantabrismoa eta tubalismoa), oso jarrera kritikoa azaltzen du. Haatik, gerora oinarrigabea dela frogatu den beste teoria baten alde egiten du Oihenartek liburu horretan: euskoiberismoaren alde.


    Soraluzeri buruzkoak

    169 orrialdea:

    In mediterraneis vrbibus praeter Tolofam celebrantur, Plafencia, affiduâ varij generis armorum fabricâ, quae hine in vniuerfas Hifpaniae regiones afportantur...
    Barnealdeko hirietan, ospatutako Tolosaz gain, Soraluze, hainbat motako arma fabrikaz hornitua, Espainiako eskualde guztietara garraiatuta...

    172 orrialdea:

    Ab eodem Alfonfo XI, Salinae, Maia, Deua, Plafencia, Eybar, Elgoyuar & Çumaya, urbis feu municipij ius acceprunt, Vfurbilum Henricum II, at Orio, Ceftona & Vila Regalis Vrrechuae Iohanem I conditores agnosfunt
    Modu berean, Alfonso XI-k, Gatzaga, Elgeta, Deba, Soraluze, Eibar, Elgoibar eta Zumaiari hiri edo udal fueroa eman zien, Usurbili Enrike II-k, eta Juan I-k Orio, Zestoa zein Urretxuri aitortu zien.


    Erreferentziak

    1. Arnaut Oihenart. Wikipedia (euskaraz).