AMBER proiektua (eu)
A.M.B.E.R. proiektua
AMBER (Adaptive Management of Barriers in European Rivers[1]) disziplina anitzeko proiektua da, Europar Batasunaren H2020 ikerketa eta berrikuntza programak lagundua.
Aurrekariak
Europar Batasunaren ‘’Uraren Esparru Zuzentaraua’’ren arabera, ibaien "egoera ona" lortzeko erronka nagusietako bat ibai-habitatak zatituta egotea da.
Zatikatze hori gizakiak egindako ehundaka mila hesik eragiten dute nagusiki; horietako asko zaharrak dira eta jada ez dira erabiltzen.
Horregatik, ibaiak modu eraginkorrean leheneratzeko lehentasunetako bat ibaien barne-konektibitatea hobetzea da.
Helburuak
Proiektuaren helburua ibaien presa eta oztopoen kudeaketa hobetzea da, ibaien zatiketen eragina apaltzeko.
Modu honetan ibaien ekosistemak (flora eta fauna) lehengoratuko dira, modu eraginkor eta uraren beste erabilerekin bateragarrian.
Aurrikusitako emaitzak
Emaitzak lau ataletan aurreikusten dira:
- Sortu ibai eta erreken lehen ebaluazioa Europan zehar, premiazko eskuhartzeak antzemateko.
- Garatu egitura oso bat, eta hari lotutako tresnak, ibaiko ekosistemen birmoldaketa bideratzeko.
- Aukerak eman herritarrei denbora errealean ibaien egoera kontrolatzeko.
- Ibaiak lehengoratzeko eDNAren lehen saiakera egin, gorde beharreko inguruak lehenesten eta oztopoak kudeatzen laguntzeko.
Soraluzen balizko eragina
AMBER mapa: The Barrier Atlas
- The Barrier Atlas ikusteko, sakatu hemen.
AMBER proiektua Europako ibaietako oztopoen bilduma egiten ari da, eta dagoeneko ia herri guztietako ehundaka mila oztopo biltzen du (eta hazten ari da). Oztopo hauek mapa batean erakusten dira: The Barrier Atlas izenekoa.
Zazpi oztopo mota bereizi dituzte: presa (dam), gainezkabidea (weir), estolda (culvert), pasabidea (ford), esklusa (sluice), arrapala (ramp), bestelakoa (other).
Soraluzeko oztopoak
Mapa horretan Soraluzen hamar oztopo identifikatuta daude:
Izena | Mota | Benetakoa | Erabilera |
---|---|---|---|
Malmero presa | Presa | Presa | Ez |
Honetaz gain, beste bi presa aspaldi eraitsita daude, Orbeakoa eta Maltzagakoa hain zuzen.
Etorkizuna
Europar Batasunaren ‘’Uraren Esparru Zuzentaraua’’ eta AMBER proiektuaren arabera, erabiltzen ez diren “oztopoak” ezabatu behar dira, ibaia lehengoratzeko. Baina Soraluzen ale horietako batzuk balio historikoa dute: Malmeroko presa (XV-XVI. mendea), Olabarrenako presa (XVII. mendea), Errotabarriko presa, Mutxaneko presa (XVI. mendea)… Honetaz gain, Deba ibaian dauden hiru presak (Malmerokoak, Olabarrenakoak gehi Oleakoak) herriko ikuspegia moldatzen dute, ibaian ur-lamina luzeak eta zabalak sortzen. Presarik ez duten beste herri batzuk, Bergarak edota Elgoibarrek esateko, oso ikuspegi desberdina erakusten dute, askoz itsusi edo pobreagoa. Komeniko zen hausnarketa egitea, herri mailan, ezer nahi dugun gorde eta zergatik, eta ezer nahi dugun kendu, eta zergatik. Gerora begira, datorrena datorrenean, estrategia zehaztuta izateak asko laguntzen du.
Erreferentziak
AMBER, Adaptive Management of Barriers in European River proiektuaren web orria PROYECTO AMBER - AEMS (riosconvida.es) Asociación para el Estudio y Mejora de los Salmónidos – Ríos con Vida (gaztelerazko halako bertsioa)
- ↑ AMBER. Europako Ibaietako Oztopoen Kudeaketa Egokia.