Bartzelonako azoka 1949 (eu)
Bartzelonako azoka 1949 | |
---|---|
Egilea | Jesús Iraeta |
Hizkuntza | Ez dauka soinurik |
Urtea | 1949/ 2021 |
Argitaletxea | Euskal Filmoteka |
Hiria |
Izenburu osoa
SACIA. Bartzelonako azoka 1949
Bideoa
Ikusteko gainean sakatu
(Nikolas Morillok digitalizatua) Garai bateko irudiak (1953-1973)
Jatorria
Urteko Bartzelonan Azoka egiten zuten, Feria Oficial e Internacional de Muestras izenekoa. 1949 urtekoa, ekainak 10-25 artekoa, hamazazpigarrena izan zen.
Urte hartan Soraluzeko SACIA lantegia stand jarri zuen, bere produktuak erakusteko: makinak (limadora horizontalak edo zepiloak, eta zulatzaile bertikalak) eta torlojuak. Eta maiatza bukaeran Soraluzetik hainbat lagun joan ziren, stand-a prestatzeko.
Jesus Iraetak jaso zituen irudiak, Super 8 kamara batekin. Ordutik, pelikula hau Iraeta familiaren eskutan egon da.
2020. urtean Iker Iraetak topa zuen Kalebarreneko aitaitaren etxean. Zeukan interesarengatik, Bergarako Aitor Alberdik eta Jesús Mari Agirre eibartarrak zaharberritu eta Euskal Filmotekan digitalizatu zuten.
Bideoa zertan den
Bideoa 7 ataletan antolatuta dago:
- Erlijio gaiak
- Txangoak
- Jaiak eta kirolak
- Hiriaren ikusmira
- Danborradak
- Sokamuturra
- Gizartea
Iraupena: 8 m 54 s.
Esagutzen jittuk agertzen diran persona batzuk : Zabaleta anaiak, Modesto Alberdi, Arturo Oregui, hire aittita etab. Pentsazen juat neuk be esagutuko nituzkela batzuk, ikusitakuan esango duztat.