Atxuri 5 (J.C. Astiazarán 2021)
Aldaba ateen aurrealdean jarri ohi zen metalezko pieza artikulatua da, atearen kontra joz barrukoak dei egiteko erabiltzen dena.
Garai batean etxe gehienek bere aldaba zuten, atarian. Eta etxebizitza bakoitzak berea. Inoiz, behetik deitzeko "kode modukoak" erabiltzen ziren, solairu eta etxebizitzaren arabera.
Alde ez horren onak bazuten: auzoak alferrik molestatzea, pribatutasun falta (garai batean ez zen bertutea) eta, noiz behinka, umeek aldabak jotzen zituztela jolas moduan.
Forjazko aldabak
Zaharrenak ziren, burdinezkoak. Batzuk oso soilak eta besteak landuagoak. Orokorrean handiak ziren, eta garai bateko atetzarretan lotuta agertzen ziren.
Soraluzen oso gutxi geratzen dira, dozena erdi bat. Batzuk artisau diseinua dute, gainontzekoetatik desberdinak: Elizburu 3 (Serora etxea), Gabolats 2 (Arregia jauregia), Gabolats 16 eta Atxuri 5.
Elizburu 3 (Serora etxea)
(J.C. Astiazarán 2021)
Gabolats 2
(J.C. Astiazarán 2021)
Gabolats 16
(J.C. Astiazarán 2021)
Atxuri 5
(J.C. Astiazarán 2021)
Baina bada eredu industrial bat, hiru aldiz agertzen dena: Kalebarren 3, Kalebarren 16an, Kalebarren 24 eta Gabolats 3.
Kalebarren 3
(J.C. Astiazarán 2021)
Kalebarren 16
(J.C. Astiazarán 2021)
Kalebarren 24
(J.C. Astiazarán 2021)
Gabolats 3
(J.C. Astiazarán 2021)
Fundiziozko aldabak
XIX mendean sortu ziren, eta forjazkoak baino merkeagoak ziren. Nahiz eta merkeenak burnizkoak izan, baziren letoizkoak ere, beste "lustrea" zutenak.
Fundiziozkoak izanik, forma desberdinetan egiten ziren: zisnea (Errebal 7) eta lehoia (Errabal 20), esateko.
Errabal 7
(J.C. Astiazarán 2021)
Errabal 20
(J.C. Astiazarán 2021)
Baina forma zabalduenak eskua irudikatzen du, hatzaparrak bola bat oratzen dutela. Bola honekin jo egiten zen deitzeko.
Ia kale guztietan topa daitezke: Kalebarren (2, 20 eta 22), Santa Ana (7, 8 eta 11), Gabolats (20, 26, 32 eta 34), Baltegieta (5) eta Errabal (13, 15, 18 eta 21).
Kalebarren 2
(J.C. Astiazarán 2021)
Kalebarren 12
(J.C. Astiazarán 2021)
Kalebarren 20
(J.C. Astiazarán 2021)
Kalebarren 22
(J.C. Astiazarán 2021)
Baltegieta 5
(J.C. Astiazarán 2021)
Errabal 18
(J.C. Astiazarán 2021)
Bilakaera
60. hamarkadan atariak berrizten hasi ziren Soraluzen; besteak beste, aldabak lotuta zeuden atetzarraK kentzen, eta tinbre elektrikoak ezartzen.
Tinbreak beharrezko etxebizitzara zuzenean deitzea ahalbidetzen zuen, gainontzeko auzoak ez zituen gogaitzen, diskretuagoa zen eta, batez ere, "modernoa".
Aldaba asko eta asko desagertu ziren, baina atetik kendutako aldaben aztarnak geratzen dira, Santa Ana 10ean esateko.
Santa Ana 10
(J.C. Astiazarán 2021)
Kokapena
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":false,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EKalebarren, 3\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Kalebarren, 3\n","link":"","lat":43.174541,"lon":-2.413266,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EKalebarren, 16\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Kalebarren, 16\n","link":"","lat":43.174696,"lon":-2.413402,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EElizburu, 3\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Elizburu, 3\n","link":"","lat":43.174422,"lon":-2.412664,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EGabolats, 2\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Gabolats, 2\n","link":"","lat":43.175448,"lon":-2.413468,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EGabolats, 3\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Gabolats, 3\n","link":"","lat":43.175357,"lon":-2.413401,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EGabolats, 16\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Gabolats, 16\n","link":"","lat":43.176171,"lon":-2.413625,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003ESanta Ana, 10\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Santa Ana, 10\n","link":"","lat":43.174033,"lon":-2.413116,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EBaltegieta, 5\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Baltegieta, 5\n","link":"","lat":43.174894,"lon":-2.414716,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EErrabal, 7\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Errabal, 7\n","link":"","lat":43.173617,"lon":-2.413873,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EErrabal, 18\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Errabal, 18\n","link":"","lat":43.173613,"lon":-2.413784,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EErrabal, 20\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Errabal, 20\n","link":"","lat":43.173726,"lon":-2.413873,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EAtxuri, 5\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Atxuri, 5\n","link":"","lat":43.172636,"lon":-2.412415,"icon":""}]}
Erreferentziak