Partie septentrionale de la couronne de Castille (eu)
Partie septentrionale de la couronne de Castille | |
---|---|
Egilea | Robert de Vaugondy (semea) |
Urtea | 1752 |
Hiria | Paris |
Tamaina |
Mapa zertan den
Mapa honen izen osoa Partie septentrionale de la couronne de Castille, où se trouvent les royaumes de Castille Vielle, de León, de Gallice, des Asturies, la Biscaye et la Navarre en Partie (Gaztelako koroaren iparraldea, Gaztela Zaharra, Leon, Galizia, Asturiak, Bizkaia eta Nafarroaren zatia agertzen direla).
Bost urte geroago (1757), Didier Robert de Vaugondy (c.1723–1786) geografoak Atlas Universel sortu zuen aitarekin batera. Azken hau Gilles Robert de Vaugondy (1688–1766) zen, Le Sieur (Jauna) eta Monsieur Robert izenez ezagutua.
1760 urtean Luis XV-ak Didier Robert de Vaugondy Erret Geografoa izendatu zuen.
Berrargitalpenak izan zituen, esateko 1776 urtean Paolo Santini inprimatzailearena, Venezian.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) inguruko herriak baino nabarmenagoa agertzen da, bai letra tamainaz zein erabilitako ikurraz ere.
Bitxikeriak
Elgetak behar zuen tokian Maya izeneko herria agertzen da.
Bizkaia lau zatitan banatuta agertzen da: Lau hiribilduak (Araba erdia hartzen dutenak), Bizkaia bera, Gipuzkoa eta Araba.
Araba, nahiz eta txikia agertu, bertan Trebiñu eta San Vicente de la Sonsierra hartzen ditu. Urola ibaiak Araba zeharkatzen du.