Igarateko zubia (eu)
Igarateko zubia | |
---|---|
Ibaia | Sagar-erreka |
Urtea | XVI-XVIII mendeak |
Mota | Harrizkoa |
Luzeera | 15 m |
Zabalera | 4 m |
Altuera | 4 m |
Erabilera | Gurdi eta oinezkoak/ Errepidea |
Azalpen orokorrak
Sasoi batean, Azitaingo eta Eibarko errege bideak Igarateko ibia erabiltzen zuen Sagar-erreka erreka zeharkatzeko.
Denborarekin, bi pontoi omen ziren. Baina ez zen nahikoa, eta 1689. urtean Soraluzeko Udalak zubi berria egiteko agindu zion Juan de Eyçagaei, 60 errealetan[1].
XVIII mende bukaeran, Bergara-Altzola errepide berria zabaltzerakoan, harrizko zubi ederra eraiki zuten Igarate pasatzeko, bi arkuduna[2].
XIX mende bukaeran, zubiaren paraleloan, The Placencia de las Armas Company Limited" enpresak "zuzendariaren etxea" eraiki zuen Sagar-errekaren gainean. Hurrengo urteetan behin eta berriro hobetu eta zabaldu zuten zubia, azkenean ikustezina bihurtu arte.
1983eko uholdeak ingurua lehertu zuen, eta orduan Sagar-errekari pasabide berria eman zioten errepide azpitik. Ordutik ez da urik pasatzen Igarate zubitik.
Kokapena