San Roke Txiki irudia (eu)
San Roke txiki | |
---|---|
Estiloa | Herrikoia |
Mendea | XVI |
Kokapena | San Roke ermita |
Mota | Eskultura |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
San Roke txiki esaten zaio, parrokian beste San Roke handiagoa dagoelako.
Bere jai egunean, abuztuko 17an, prozesioz joaten ziren San Roke ermitaraino, irudia parrokiara ekartzeko. Bertan pare bat hilabetetan egoten zen, eta urriak 12an berriro eramaten zuten bere ermitara, San Rokeren letaniak abesten. Bertan meza entzun ondoren, Udalak salda eta txorizo ogitartekoak partitzen zizkien partaideei.
Ostean, herrira bueltatu beharrean, askok eta askok mendira jotzen zuten egunpasa. Garai batean, honekin ixten ziren udako irteerak.