Iru errege datoz (eu)
Izenburua | Iru errege datoz |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Fermina Trebiño |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Iru errege datoz
Orientetikan Belenera:
Batak dakar urria,
Ta bestiak mirria
Intzenzua bestiak.
Azalpenak
Aita Donostiak (José Gonzalo Zulaica) 1922 urtean Euskel Eres-Sorta argitaratu zuen, bertan Soraluze jasotako lau abesti zekarrela.
Iru Errege datoz Fermina Trebiñori entzun zion, 1919ko urriak 13an; baita Peru, ekarzazu ere.
Aita Donostiak Fermina Tremeño idazten du, baina 1900 aurretik Plazentzian jaiotakoen artean ez dago Fermina Tremeñorik, bai ostera, Fermina Trebiño bat. Nahiz eta musikarako belarri ona behar, baliteke Aita Donostiak gaizki entzun edo inprentako idazleen akatsa izatea.