Ama murgil (eu)
Izenburua | Ama murgil |
Egilea/k | Herrikoia |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | José López |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Ama murgil apatxako
- aingiria Xabirrendako
- armozutako
Azalpenak
Lehen ibaia jolas leku naturala zen, eta hango aurrera eta atzeretan bat edo bat labandu eta uretara jausten bazen kantu hau kantatzen zitzaion, burla legez.
Abestia Imanol López-ek jaso zuen 2013an, Bruselas-en (Belgika) bizi den Jose López bere osabarengandik. Euskera ahaztuta zeukan baina umetako kantu hau oraindik gogoratzen zuen.
Ramiro Larrañagak amamurgil berba jasotzen du Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas[1] bere artikuluan:
Amamurgil. Uretara jausi nahi barik, eta goitik behera busti: Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia.
Berba hau ez da Azkueren Hiztegian agertzen, ez eta Plácido Mujikarenean ere.