Maltzagako zubia (eu)
Sorrera (1885)
Durangotik Zumarragarako trenbidea eraiki zenean (1885-1887), Maltzagan bertan geralekua jarri zuten. Eta handik sortzen zen Karkizanorako (Elgoibar) adarra, gerora Debaraino eta Donostiaraino luzatu zutena.
Maltzagako geltokitik irtetzerakoan, bai Zumarragarako zein Donostiarako trenbideek Deba ibaia zeharkatu behar zuten. Baina, leku faltagatik, trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen.
Zubia dinamitatua (1936)
1936eko gerraren eraginez, zubia bota zuten.
Nazionalak Gipuzkoan barrena aurrera egiten ari zirela, Soraluzen irailak 22an sartu ziren. Haiek gelditzeko asmoz, bi egun geroago errepublikarrek Maltzagako zubia dinamitatu zuen (1936/09/24).
Frontea bertan egonkortu zen zazpi hilabetetan, baina 1937 urteko apirilean nazionalek frontea apurtu eta, Bizkaiko bidean, Eibar eta Ermua apirilak 26an erori ziren.
==Berreraikita (1937) Frontea apurtu eta hamar egun geroago, 1937ko maiatzak 6an 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraikitzeari ekin zioten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero. Lanak amen batean egin zituzten, hilaren bukaeran (hau da, maiatzak 31an) Donostiako lehen trena Durangoraino heldu zen eta.
1940 urtean, Espainiako Herrilanen Ministerioak argitaratzen duen Revista de Obras Públicas aldizkariak zenbaki bereziak atera zituen, berreraikitze lanak azaltzeko. Maltzagako zubia Ferrocarriles Vascongados-i[1] zegokion artikuluan agertu zen.
Gaur eguneko zubia
XX mende bukaeran zubia goitik behera berriztu zuten. Burnizko egitura zaharrak kendu (errematxatutako profilez egindakoa) eta altzairuzko berriak jarri. Zumarraga eta Gasteizerako adarra aspaldi desagertu zenez, zegokion zatia ez zuten berriztu eta zubi berriak Y forma galdu du.
Erreferentziak
Geltokiaren irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- ↑ Compañía de los Ferrocarriles Vascongados. Reconstrucción de puentes. Revista de Obras Públicas (1936-1939 zenbaki berezia, 10. atala, 97-99 orrialdeak, 1940).