Placencia 60/45 kañoia (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:14, 14 abendua 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Placencia 60/45 kañoia
    SAPA. Placencia 60-45 kainoia 7 (MUMA El Goloso).jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Bartzelona, Cartagena, El Goloso...

    Kañoi honen izen ofiziala CCC (cañón contra carro) Placencia 60/45 izan zen.


    Ezaugarriak

    Pisua baterian 925 kg.
    Kañoia (kalibrea) 60 mm.
    Tutu luzeera 45 kalibre
    Sektore horizontala 50º
    Sektore bertikala -5º-tatik 30º-tara
    Jaurtigai zulatzailea 790 m/s
    Zulatze sakonera 90 mm-tatik 100 mm-tara


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Espainiako gerra (1936-1939) bukatu eta gero, Espainiako gudarosteak karro-kontrako kañoi modeloak aukeratu zituen. Kañoi astuna Alemaniako PaK-40 modeloa hautatu zuten, 75/46 kalibrekoa, eta hainbat ale erosi zituzten. Kañoi arina egiteko, aldiz, Errepublikak Soviet Batasunetik ekarritako M32 45/46 mmtakoa aukeratu zuten, eta Soraluzen hasi ziren ekoizten, bertako SAPAn. Gogoratu behar da errusiarrek Alemaniako Pack 35/36 eta Pack 37/45 kañoiak kopiatu zituztela.

    Kañoi hau oinarri hartuta, SAPAkoek 60 mmtako karro-kontrako kañoia asmatu zuten 1945n, CCC Placencia 60/45 izenekoa. Aurreneko aleak 1948 urtean ekoiztu zituzten: Infanteria Errejimientuei eman aurretik, eta urte batzuk geroago mendi-unitateetara pasa zituzten.

    Urte batzuk geroago SAPAkoek bigarren bertsioa egin zuten, CCC Placencia 60/50 izenekoa, aurrekoa baino pixka bat luzeagoa.


    Ramiro Larrañaga Arma Museoan

    Egindako kainoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira, Burgos eta Jacan hain zuzen.

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoak kainoiak ikusteko aukera ematen digu.


    Erreferentziak