Nova et accurata Tabula Hispaniae (eu)
Nova et accurata Tabula Hispaniae | |
---|---|
Egilea | Nicolaus Visscher |
Urtea | 1638 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina |
Mapa zertan den
Nicolaus Visscher I (1618–1679), Claes Janszoon Visscher-en semea, Holandako grabatzailea, kartografoa eta argitaratzailea izan zen.
Semea, Nicolaes Visscher II, berarekin lan egin zuen eta familiren mapagintza tradizioa jarraitu zuen. Amsterdam-en hil zen, 1709 urtean.
Mapa inguruan herri batzuk agertzen dira: Segoviako zubia (Madril), Madril, Sevilla, Lisboa, Valladolid, Herkulesen dorreak (A Coruña), San Adrian (Gipuzkoa), Granada, Toledo, El Escorial, Bartzelona eta Burgos. Giza figurak ere dakartza, tokiko jazkeren erakusle; beraien artean, Bizkaiko andra nobleak eta Bizkaiko indigenak.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Plazenzia) ez da nabarmentzen gainontzeko herrien artean.
Bitxikeriak
Biscaia Suances eta Torrelavega arte luzatzen da, eta bere ondoan Lepuscua dauka. Bizkaiko hiri nagusia Vitoria agertzen da.
Arabako Sonsierra (Errioxa) Bizkaitik kanpo dago, eta Hondarribia Nafarroan barruan dago.