Gaceta de Madrid. Militarrak (eu)

    Sorapediatik
    Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, militarrekin zer ikusia dutenak.
    Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.
    Gaceta de Madrid 1853.jpg



    Militarren hornikuntza enkanteak

    1879/08/13. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 225 zbk. 520. eta 521. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Zerrenda horretan, datorren urriaren 1ean hasiko den hurrengo nekazal-urtean indar finko eta pasokoentzako ogi eta pentsu-hornidura kontratatzeko bigarren enkanteak zein puntu, egun eta ordutan egin behar diren adierazten da.
    Gipuzkoako probintzia.
    Tolosan, martxoaren 2an, goizeko hamar eta laurdenetan.
    Oñatin, martxoaren 21ean, goizeko hamar eta erdietan.
    Soraluzen, martxoaren 21ean, goizeko hamar eta hiru laurdenetan.
    Bergaran, martxoaren 21ean, goizeko hamaiketan.

    1880/07/07. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 189 zbk. 53.-55. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Euskal Probintzietako barrutiko intendente militarrak jakinarazten du, Administrazio militarreko zuzendari nagusiak xedatutakoaren arabera, hilabete horretako 7an urtebeteko eperako, datorren urriaren 1etik aurrera, ondoren adierazten diren herrietako Armada zein Goardia Zibilen tropa eta zaldientzako, finko eta pasokoak, ogi eta pentsu-hornidura salneurri finkoetan kontratatu beharko dela; enkante publiko eta aldi berean egingo da, aipatutako egunetan eta orduetan, dagokion probintziako hiriburuko Intendentzia militar honen eta Gerrako Komisariaren tauletan, bulego horietan agerian egongo den baldintza-pleguari lotuta, eta behar bezala argitaratuko diren muga-prezioak eta amaieran argitaratuko den proposamen-eredua kontuan hartuta. Hori iragartzen da zerbitzu honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren proposamenak plegu itxietan aurkez ditzaten, 11. zigiluko paperean idatzita; izan ere, proposamenak lizitazio-egintzan bertan edo legez ordezkatuta egon behar dira, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta, hala badagokio, erremate-akta onartu eta sinatzeko. Akta hori, noski, nahitaezkoa eta betearazlea izango da goragokoaren onarpena ematen denean.
    Gasteiz, 1880ko ekainak 18a. = José G. del Campo
    Proposamen-eredua
    N. N. jaunak, ...ko bizilaguna, ... zenbakia duen halako mailako zedula pertsonala duena, eta halako kokapenean, baldintza-agiriaz jabeturik, zeinak enkante publikora ateratzen baitu halako herriko tropa eta zaldi egoilar zein pasokoentzat ogi eta pentsu-hornidura, zerbitzu hori ematea eskaintzen du, 70 dekagamoko ogi-anoko (letraz) honenbestetan, eta garagar-anoa hinenbeste pezeta eta honenbeste zentimo, eta lastozko kintal metrikoa honenbestetan; eta bere proposamenaren berme gisa, gordailua kutxa sukurtsalak egin duela egiaztatzen duen hainbeste pezetako agiria.
    (Data eta proposatzailearen sinadura)
    ...
    Gipuzkoako probintzia.
    ...
    Soraluze uztailak 21ean arrasaldeko ordubatean

    1881/06/29. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 180 zbk. 906. eta 907. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Euskal probintzietako barrutiko intendente militarrak jakinarazten du, Administrazio militarreko zuzendari nagusiak hilabete horretako 8an xedatutakoaren arabera, urtebeteko eperako, datorren urriaren 1etik aurrera zenbatzen hasita, ondoren adierazten diren herrietako Armada zein Goardia Zibilen tropa eta zaldientzako, finko eta pasokoak, ogi eta pentsu-hornidura salneurri finkoetan kontratatu beharko dela; enkante publiko eta aldi berean egingo da, aipatutako egunetan eta orduetan, dagokion probintziako hiriburuko Intendentzia militar honen eta Gerrako Komisariaren tauletan, bulego horietan agerian egongo den baldintza-pleguari lotuta, eta behar bezala argitaratuko diren muga-prezioak eta amaieran argitaratuko den proposamen-eredua kontuan hartuta. Hori iragartzen da zerbitzu honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren proposamenak plegu itxietan aurkez ditzaten, 11. zigiluko paperean idatzita; izan ere, proposamenak lizitazio-egintzan bertan edo legez ordezkatuta egon behar dira, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta, hala badagokio, erremate-akta onartu eta sinatzeko. Akta hori, noski, nahitaezkoa eta betearazlea izango da goragokoai onarpena ematen zaionean. Dagokion eskritura formalizatuko da edo urteko hornidurak 12.500 pezetaraheltzen ez bada, hitzarmen soila.
    Gasteiz, 1881eko ekainak 15a. = José G. del Campo.
    ...
    Gipuzkoako probintzia.
    ...
    Soraluzen, 1881eko uztailak 22an, goizeko hamar eta erdietan.



    Epaitegi militarrak

    Tenientea Abarzuzan desagertuta (1873)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Desertzioak (1897-1898)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Hiru kasu agertzen dira, hirurak XIX mendeko azken urteetakoak. Bi Soraluzekoak, Cristobal Aldazabal Issa eta Jose Antonio Oliden, Donostiatik alde egindakoak. Eta hirugarrena Castellón-goa, Vicente Anglés Borrás, ihes egin zuela Soraluzen soldadu ari zela.

    Gerrako armen kontrabandoa (1898)

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Auzi honetan lau ziren inplikatuak. Alde batetik Soraluzeko bi anaia, Manuel Joaquin Maiztegui Mendicute (1847/09/27) eta Bruno Maiztegui Mendicute (1851/10/06); honetaz gain Benito Aramburu Maquibar (1869/03/22) ermuarra eta Juan José Gandiaga Arrasqueta (1855), Etxebarriakoa.

    Erreferentziak