Gaceta de Madrid. Armería (es)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ::<small>Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, eskuzko armagintzarekin zer ikusia dutenak. ::Soraluzekin lotura duten...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:20, 15 azaroa 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, eskuzko armagintzarekin zer ikusia dutenak.
    Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu aquí.
    Gaceta de Madrid 1853.jpg


    Armagintza gremiala

    1808/07/15. Hileroko diruaren esleipena

    Gaceta de Madrid, 87 nº 813. eta 814. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Madril, uztailaren 14a. Gure Jaun Erregearen bidaiaren albisteak jarraian.
    Bergara, uztailak 11.
    Gaur goizean Bere Maiestatea Tolosatik atera da, armak ekoizten zituzten herri honi eta Soraluzeri hilero-hilero 100 erreal esleitu eta gero, bertako biztanle langileek bizirik irauteko, edozein laguntza aurretik kendu baitzitzaien.
    Hiribildu honetarainoko igarobideetan, agur egiteko zain zituen justiziak jaso zituen. Aquí bere erret audientzira onartuak izan ziren agintari zibil eta eliztarrak zein mintegiko ikasleak. Guztiaren berri zehazt-mehatz jaso ondoren, gaueko bederatziak arte bere ministroekin hizketan egon zen. Bere Maiestatearen osasuna aldaketa gabe jarraitzen du, eta bihar bidaiarekin jarraituko du.

    1861/11/23. 36.000 fusilen erosketa

    Gaceta de Madrid, 327 nº 2. eta 3. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Artilleriako Zuzendaritza Nagusia
    Espainiako 36.000 fusil kontrata bidez eskuratzeko baldintza-agiria.
    ...
    5) Zerbitzua esleitzen zaion kontratistak edo kontratistek aurkeztu beharko dituzte armak, Artilleria gorputzak Soraluzen, Oviedon edo Madrilen dituen edozein biltegitan, onartu aurretik egin beharreko azterketarako.

    1863/12/10. Garraio enkantea

    Gaceta de Madrid, 344 nº 3. página. Para ver el original, pincharaquí.
    Soraluzeko arma fabrikako Batzorde ekonomikoa
    Goragoko agindu baten arabera, Batzorde honek fabrika honetatik Madrilgo artilleria biltegira armak eta gainontzeko produktuen aldizkako garraioen enkante publikoa egin behar duenez, korporazio horrek erabaki du jendeari jakinaraztea, bertan interesa dutenak agertu daitezela hil honen 30ean, goizeko hamaiketan, establezimendu honetako zuzendaritzara, bertan egingo baita egintza hori, fabrika horretako idazkaritzan edozein egunetan eta ordutan enkante horretan interesa dutenen eskuragarri diren baldintza-agiriaren arabera.
    Soraluze, agertzen 1863ko abenduak 5a. = B.E.ren erabakiz, José García, idazkaria.

    1865/12/23. Garraio enkantea

    Gaceta de Madrid, 357 nº 3. página. Para ver el original, pincharaquí.
    Soraluzeko armak jasotzen dituen Batzordearen Batzar ekonomikoa.
    Batzorde honek goragoko agindu baten arabera jardun nahi duenez, enkante publikoa egin nahi du puntu horretatik Cartagenako Artilleriako Maestrantzako biltegietara 15.000 arma eramateko, gehienez ere 46 kilogramoko 4 ezkutu eta 100 milareneko prezioan. Horrenbestez, korporazio horrek erabaki du jendeari jakinaraztea interesa dutenak datorren urtarrilaren 30ean, goizeko hamaiketan, Batzorde honetako buruaren bulegoan agertu daitezela. Bertan ekitaldi hori egingo da, Batzordeko idazkaritzan gaurtik aurrera erakusgarri dagoen baldintza-agiriaren arabera.
    Proposamen-eredua
    N. N. jaunak, ... (e)ko/go bizilagunak, ... (e)(a)n argitaratutako iragarkiaren berri izanik, eta bulego honetatik Cartagenako Artilleriako Maestrantzako biltegietara 15.000 armaren garraioak enkante publikoan esleitzeko eskatzen diren baldintzak eta betekizunak ezagututa, konpromisoa hartzen du zerbitzu hori bere gain hartzeko, aipatutako betekizunak eta baldintzak zorrotz beteta, 46 kilogramoko ... (letraz) ezkutu edota ezkutu-milarengatik.
    (Data eta sinadura).
    Soraluze, 1865ko abenduak 15ean. = Ekonomia Batzordearen erabakiz, Felix Diaz Aguado kapitain komandantea, idazkaria.

    1866/02/09. Garraio enkantea

    Gaceta de Madrid, 40 nº 2. página. Para ver el original, pincharaquí.
    Soraluzeko armak jasotzen dituen Batzordearen Batzar ekonomikoa.
    Lizitazio publikoan 45.000 arma puntu horretatik Cartagenako artilleriako Maestrantzako biltegietara eramateko egindako lehen enkantean emaitzarik lortu ez denez, jendeari jakinarazten zaio datorren otsailaren 14an, goizeko hamaiketan, bigarren bat egingo dela helburu berarekin, idazkaritzan adierazitako baldintzen arabera, eta gutxieneko salneurria 46 kilogramoko 4 ezkutu 400 milaren izango dela.
    Soraluze, 1866ko urtarrilak 30an. = Ekonomia-batzarraren erabakiz, Félix Diaz Aguado kapitain komandanteak, idazkaria.

    1866/05/18. Erret Lantegien bukaera. Enkantea

    Gaceta de Madrid, 138 nº 2. página. Para ver el original, pincharaquí.
    Soraluzeko armak jasotzen dituen Batzordearen Batzar ekonomikoa.
    Batzar honek, azken martxoko errege-aginduaren arabera, enkante publikoan saldu behar dituenez herri honetako itxitako arma-fabrikaren biltegietan dauden makinak eta gainerako gauzak, hirrenbestez erabaki du korporazio honek publikoari jakinaraztea bertan interesa izan nahi dutenak maiatzaren 30ean, goizeko hamaiketan, agertu joan daitezela Batzorde honetako buruaren bulegora, bertan egintza hori egingo dela, idazkaritzan gaurdanik erakusgarri dagoen baldintza-agiriaren arabera.
    Soraluze 1866ko apirilak 28an. = Lehen ofiziala, idazkaria, Diego Borrego.
    Proposamen-eredua.
    N. N. jaunak, ... (e)(ko)(go) auzotarrak, ... (e)(a)n argitaratutako iragarkiaren berri izanik, eta Soraluzeko armak jasotzen dituen Batzorde honen biltegietan dauden makinak eta gainerako gauzak enkante publikoan saltzeko eskatzen diren baldintza eta betekizunen berri izanik, konpromisoa hartzen du makina edo efektu mota horrengatik ... ezkutu eskainiko dituen eskaintzeko, aipatutako baldintza eta betekizunak zorrotz beteta.
    (Data eta sinadura)


    La Euscalduna

    1878/06/07. 25.000 arma kobratzeko epaia

    Gaceta de Madrid, 158 nº 623.-624. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Alfontso XII.a Espainiako errege konstituzionalaren graziagatik.
    Eskuartekoak ikusi eta ulertzen dituzten guztiei, jakin ezazue honako hau dekretatzera etorri naizela:
    "Estatu Kontseiluaren aurrean auzialdi bakarrean epaitzen den administrazioarekiko auzian, Pedro Zuazubide jauna, La Euscalduna Sozietate armagilearen zuzendari-administratzailea, eta haren izenean, azken urratseko demandatzaile gisa, Antonio Fernandez del Castillo lizentziaduna eta Administrazio orokorra, demandatua, eta haren ordezkari gisa, NIRE Fiskala, Gerra Ministerioak martxoaren 23an emandako Errege Agindua baliogabetzeari edo iraunarazteari buruz, azken honek bertan behera lagatzen zuela, kalte-ordainik gabe, 25.000 su-arma eramangarri eraikitzeko kontratua.
    ...
    Hurrengo abuztuaren 7an, Iparraldeko Armadako jeneral buruak agindu zuen, Soraluzeko herria goarniziorik gabe geratu bezain laster, Euscalduna fabrikako zuzendariak bertan zeuden arma guztiak Eibarrera eruan arazteko, eta bertako makinak erabilezin bihurtzeko, etsaiaren probetxurako ez funtzionatzeko moduan;
    ...
    Aurreko guztiak kontuan izanik, ez dela egokia demandatzaileak erreklamatzen duen kalte-ordaina; izan ere, bere kontratuan Estatuak ez zuen bere gain hartu ezinbesteko kasua, eta lortu ez dituen irabaziak edo etekinak ez dira Gobernuaren erruz izan, ez erabilgarritasunagatik edo komenigarritasunagatik, baizik eta gerraren lazgarritasunagatik, eta Soraluzeko fabrika nahitaez uzteagatik, hitzartutako armak bertan eraiki eta eman behar zirelarik; eta hau dena kontratuan aurrikusi ez zena eta ezin eutsizko indarrez etorri zela:
    ...
    Demanda honetan Administrazioa absolbitzen nator, eta aurkaratutako errege-aginduak berresten, nahiz eta alderdiek beren eskubidea gorde ahal dute, kKomeni bazaie, auzibidetik egikaritzeko.
    Jauregian emana, mila zortziehun eta hirurogeita hamazortziko otsailaren hamaseian. = Alfonso = Ministroen Kontseiluko lehendakaria, Antonio Cánovas del Castillo."

    1880/11/10. Gerra kalteak arintzeko epaia

    Gaceta de Madrid, 315 nº 456.-457. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Alfontso XII.a Espainiako errege konstituzionalaren graziagatik.
    Eskuartekoak ikusi eta ulertzen dituzten guztiei, eta horiek bete eta bete behar dituztenei, jakin ezazue honako hau dekretatzera etorri naizela:
    "Estatu Kontseiluaren aurrean auzialdi bakarrean epaitzen den administrazioarekiko auzian, Gil Melendez Vargas, Euscalduna arma ekoizlearen zuzendari gerentea, eta beraren izenean demandatzaile gisa Felipe González Vallarino doktorea, eta Administrazio orokorra, demandatua, eta haren ordezkari gisa, Nire Fiskala, Gerra Ministerioak 1879ko urtarrilaren 8an emandako Errege Agindua baliogabetzeari edo irauteari buruzkoa, Elkarte horri azken gerra zibilean sufrituarengatik kalte-ordaina emateari buruzkoa.
    ...
    Administrazio orokorra absolbitzen dut Gil Melendez Vargas jaunak, Euskalduna Sozietatearen zuzendari jerenteak, jarritako demandan; eta auzi honi buruz 1879ko urtarrilaren 8ko Errege Ordena berresten dut.
    Jauregian emana, mila zortziehun eta laurogeiko abuztuaren hamaseian. = Alfonso = Ministroen Kontseiluko lehendakaria, Antonio Cánovas del Castillo."

    1884/04/03. La Euscaldunaren bukaera. Enkantea

    Gaceta de Madrid, 94 nº 22.-24. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Madril. — Hospizio
    Gorte honetako Hospizio barrutiko lehen auzialdiko epaitegiaren probidentziaren arabera, bigarren aldiz iragartzen da Euscalduna é Igarate izeneko su-armen fabriken salmenta, biak Soraluze herrian, Gipuzkoan, eta haietan dauden makina, erreminta eta efektuena; horien erremate bikoitza eta aldi berekoa egiteko, eguna hurrengo apirilaren 29an, arratsaldeko bietan, ezarri da, Gorte honetako Kanonigoen plazan, 3. zenbakian dagoen epaitegian eta Bergarako lehen auzialdiko epaitegian kokatua; enkantean interesa dutenei ohartarazi zaie ez dela ordeztu finken jabetza-titulurik eza, eta, kasu honetan, Hipoteka Legea betearazteko erregelamenduaren 42 art. 5. arauarekin bat eginez, ez da onartuko tasazio-prezioaren bi herenak estaltzen ez dituen posturarik. Prezio hori, legearen %25eko beherapenarekin, 279.442 pezeta eta 20 zentimo da guztira, eta lizitatzaileek, enkantean parte hartzeko, epaitegiko mahaian edo xede hori duen establezimenduan enkanterako tasa gisa erabiltzen den ondasunen balioaren %40a kontsignatu beharko dutela.

    Madril, 1884ko martxoaren 28a. = V.B. = Francisco Rodríguez García. = Eskribau-aktuarioa, Pedro Mariano de Benito.


    Militarren hornikuntza enkanteak

    1879/08/13. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 225 nº 520. eta 521. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Zerrenda horretan, datorren urriaren 1ean hasiko den hurrengo nekazal-urtean indar finko eta pasokoentzako ogi eta pentsu-hornidura kontratatzeko bigarren enkanteak zein puntu, egun eta ordutan egin behar diren adierazten da.
    Gipuzkoako probintzia.
    Tolosan, martxoaren 2an, goizeko hamar eta laurdenetan.
    Oñatin, martxoaren 21ean, goizeko hamar eta erdietan.
    Soraluzen, martxoaren 21ean, goizeko hamar eta hiru laurdenetan.
    Bergaran, martxoaren 21ean, goizeko hamaiketan.

    1880/07/07. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 189 nº 53.-55. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Euskal Probintzietako barrutiko intendente militarrak jakinarazten du, Administrazio militarreko zuzendari nagusiak xedatutakoaren arabera, hilabete horretako 7an urtebeteko eperako, datorren urriaren 1etik aurrera, ondoren adierazten diren herrietako Armada zein Goardia Zibilen tropa eta zaldientzako, finko eta pasokoak, ogi eta pentsu-hornidura salneurri finkoetan kontratatu beharko dela; enkante publiko eta aldi berean egingo da, aipatutako egunetan eta orduetan, dagokion probintziako hiriburuko Intendentzia militar honen eta Gerrako Komisariaren tauletan, bulego horietan agerian egongo den baldintza-pleguari lotuta, eta behar bezala argitaratuko diren muga-prezioak eta amaieran argitaratuko den proposamen-eredua kontuan hartuta. Hori iragartzen da zerbitzu honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren proposamenak plegu itxietan aurkez ditzaten, 11. zigiluko paperean idatzita; izan ere, proposamenak lizitazio-egintzan bertan edo legez ordezkatuta egon behar dira, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta, hala badagokio, erremate-akta onartu eta sinatzeko. Akta hori, noski, nahitaezkoa eta betearazlea izango da goragokoaren onarpena ematen denean.
    Gasteiz, 1880ko ekainak 18a. = José G. del Campo
    Proposamen-eredua
    N. N. jaunak, ...ko bizilaguna, ... zenbakia duen halako mailako zedula pertsonala duena, eta halako kokapenean, baldintza-agiriaz jabeturik, zeinak enkante publikora ateratzen baitu halako herriko tropa eta zaldi egoilar zein pasokoentzat ogi eta pentsu-hornidura, zerbitzu hori ematea eskaintzen du, 70 dekagamoko ogi-anoko (letraz) honenbestetan, eta garagar-anoa hinenbeste pezeta eta honenbeste zentimo, eta lastozko kintal metrikoa honenbestetan; eta bere proposamenaren berme gisa, gordailua kutxa sukurtsalak egin duela egiaztatzen duen hainbeste pezetako agiria.
    (Data eta proposatzailearen sinadura)
    ...
    Gipuzkoako probintzia.
    ...
    Soraluze uztailak 21ean arrasaldeko ordubatean

    1881/06/29. Ogi eta pentsu hornidura

    Gaceta de Madrid, 180 nº 906. eta 907. páginas. Para ver el original, pincharaquí.
    Euskal probintzien intendentzia militarra.
    Euskal probintzietako barrutiko intendente militarrak jakinarazten du, Administrazio militarreko zuzendari nagusiak hilabete horretako 8an xedatutakoaren arabera, urtebeteko eperako, datorren urriaren 1etik aurrera zenbatzen hasita, ondoren adierazten diren herrietako Armada zein Goardia Zibilen tropa eta zaldientzako, finko eta pasokoak, ogi eta pentsu-hornidura salneurri finkoetan kontratatu beharko dela; enkante publiko eta aldi berean egingo da, aipatutako egunetan eta orduetan, dagokion probintziako hiriburuko Intendentzia militar honen eta Gerrako Komisariaren tauletan, bulego horietan agerian egongo den baldintza-pleguari lotuta, eta behar bezala argitaratuko diren muga-prezioak eta amaieran argitaratuko den proposamen-eredua kontuan hartuta. Hori iragartzen da zerbitzu honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren proposamenak plegu itxietan aurkez ditzaten, 11. zigiluko paperean idatzita; izan ere, proposamenak lizitazio-egintzan bertan edo legez ordezkatuta egon behar dira, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta, hala badagokio, erremate-akta onartu eta sinatzeko. Akta hori, noski, nahitaezkoa eta betearazlea izango da goragokoai onarpena ematen zaionean. Dagokion eskritura formalizatuko da edo urteko hornidurak 12.500 pezetaraheltzen ez bada, hitzarmen soila.
    Gasteiz, 1881eko ekainak 15a. = José G. del Campo.
    ...
    Gipuzkoako probintzia.
    ...
    Soraluzen, 1881eko uztailak 22an, goizeko hamar eta erdietan.


    Erreferentziak