Gaceta de Madrid. Bitxikeriak (eu)
- Sarrera honetan Gaceta de Madrid aldizkarian agertutako berriak (1900 arte) agertzen dira, beste sailkapenetan sartzen ez direnak.
- Soraluzekin lotura duten berri guztiak ikusteko, sakatu hemen.
Bestelakoak
1757/08/30. Lamoten liburua salgai
- Gaceta de Madrid, 35 zbk. 280. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Liburu berria:... El Mapa, y desfripcion de la Real Fabrica de Armas de la villa de Piafencia, en Guipuzcoa : egilea Florencio Josepf Lamot jauna, lantegi horietako erret kontularia : ideia berezia eta arte duen lana; Jofeph Mathias Escrivano liburu-dendan topa daiteke, San Phelipe el Realen aurrean.
1804/06/26. Urteko azoka eta hileko merkatua
- Gaceta de Madrid, 51 zbk. 564. eta 565. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Bere Maiestateak nahi izan du Soraluze hiribilduari, Gipuzkoako probintzian, urteko azoka abuztuaren 15ean hasita eta 8 egunez jarraian egin ahal izateko baimena ematea, eta hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean merkatua egiteko, bata zein bestea labore eta hornidurei mugatuak, eta abereak kanpoan utzita.
1808/07/15. Hileroko diruaren esleipena
- Gaceta de Madrid, 87 zbk. 813 eta 814 orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Madril, uztailaren 14a. Gure Jaun Erregearen bidaiaren albisteak jarraian.
- Bergara, uztailak 11.
- Gaur goizean Bere Maiestatea Tolosatik atera da, armak ekoizten zituzten herri honi eta Soraluzeri hilero-hilero 100 erreal esleitu eta gero, bertako biztanle langileek bizirik irauteko, edozein laguntza aurretik kendu baitzitzaien.
- Hiribildu honetarainoko igarobideetan, agur egiteko zain zituen justiziak jaso zituen. Hemen bere erret audientzira onartuak izan ziren agintari zibil eta eliztarrak zein mintegiko ikasleak. Guztiaren berri zehazt-mehatz jaso ondoren, gaueko bederatziak arte bere ministroekin hizketan egon zen. Bere Maiestatearen osasuna aldaketa gabe jarraitzen du, eta bihar bidaiarekin jarraituko du.
1859/07/12. Martin Larrañagaren eskaera
- Gaceta de Madrid, 193 zbk. 4. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Gipuzkoa — Getaria, uztailak 5 — Gipuzkoa probintziaren Batzar Orokorrak — Hirugarren batzarra — 1859ko uztailak 3.
- Saioa ireki da, eta atzokoaren akta irakurri eta onartu da.
- ...
- Herri Lanetako Batzordera instantzia bat igaro zen; haren bidez, Martin Larrañaga jaunak, Soraluzeko bizilagunak, Debako bidea aldatzea eskatu zuen, herri hartako jurisdikzioan dagoen bere etxearen ondoan.
1871/10/01. Pasaiako portuaren akzioduna
- Gaceta de Madrid, 274 zbk. 9.-11. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Pasaiako Portua Sustatzeko Elkartea
- Akta — 199. zk. — Tolosan, eta Gipuzkoako probintzia oso noble eta leialaren bilkura-aretoan, 1871ko abuztuak 12an, José María de Furundarena, Iruñeko elkargo ospetsuaren notarioa eta herri honetako bizilaguna, lizentziadunaren aurrean agertzen dira...
- Juan Bautista Acilona jauna, aurretik aipatua, bere ordez akziodun gisa eta Soraluzeko José Jacinto Lazcurain jauna ordezkatuz;
1875/09/28. Soraluzeren deskribapena
- Gaceta de Madrid, 271 zbk. 883.-885. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Iruñeko Auzitegiko lurraldea zatitzeko proiektuaren justifikazio-txostena
Gipuzkoako probintzia. Deskribapen geografikoa eta estatistikoa — Gipuzkoako probintzia hirugarren mailakoa da; Baskongadetako lurraldearen parte da...
- Hidrografia... Deba Arlabango mendatearen iparraldeko isurialdean jaio da... Bergara. Debak iparralderantz jarraitzen du, Soraluzetik igaroz, eta handik gutxira Hermua erreka lotzen zaio. Erreka horren arroa, ezkerreko isurialdean dagoena, Bizkaiko probintzia mugakidearena da zati batean.
- ...
- Hainbat mailatako errepideak.
- Probintzia hau arduratuko da bertako errepideak eraikitzeaz eta zaintzeaz...
- 1. Elorregiko ermitatik Debara.
- ...
- 6. Soraluzetik Hermura.
- ...
- Lehenak Madrildik Irunerakorekin bat egiten du, eta Deba ibarra jarraitzen du, Bergara, Soraluze eta Elgoibar zeharkatuz.
- ...
- Seigarrena Debako bailarakoarekin lotzen da eta Eibartik igarotzen da.
1876/04/03 "Cartas detenidas por falla de franqueo el dia 1.° de Abril de 1876.
...
Número 44 Blas Lalagraga.—Plasencia"
1877/07/21 "Cartas detenidas por falta de franqueo el día 20 de Julio de 1877.
…
689 María Angela.—Placencia de las Armas."
1891/09/26 "ITINERARIOS
BILBAO A ZUMÁRRAGA. — 81 kilómetros en 3 horas 52 minutos.
Bilbao 6.00 (Hora de salida)
…
Placencia 8.42 (Hora de llegada) 2 (Parada) 8.44 (Hora de salida)
…
Zumárraga 9.52 (Hora de llegada)
ZUMÁRRAGA A BILBAO. - 81 kilómetros en 4 horas 2 minutos. Zumárraga 3.40 (Hora de salida) … Placencia 4.49 (Hora de llegada) 2 (Parada) 4.51 (Hora de salida) ... Bilbao 7:42 (Hora de llegada)"
1895/04/02 "Estación Central de Telégrafos. Telegramas recibidos en el dia de la fecha y detenidos en dicha oficina por no encontrar á sus destinatarios,puntos de donde proceden y sus nombres y domicilios. CENTRAL París. — Coronel Fernández, Directeur Placencia, Las Armas, Madrid"
1898/05/02 "TEATRO REAL
La función organizada por iniciativa del empresario del Regio Coliseo, D. Rafael Conde Salazar, con el fin de allegar recursos para la suscrición nacional, que tendrá por objeto la adquisición de nuevos buques de combate, se ha verificade el 31 de Marzo de 1898 con el loable y desinteresado concurso de todas clases de artistas nacionales y extranjeros; habiendo intervenido en todas las operaciones de Contaduría la Comisión presidida por el Excmo. Sr. Duque de Tamames, Excmo. Sr. General de la Armada, D. José Gómez Imáz; el Delegado del Excmo. Sr. Ministro de Fomento D Jerónimo Benito y González; el del Excmo. Sr. Gobernador civil; D. José Ignacio Ayuso, y el Director artístico, D. Luis París, asociados de los empleados de dicha Empresa D. Enrique Conde Salazar, D. Mariano Inyesto, Contador, y D. Joaquín Froán, Interventor de abonos, expresándose á continuación la forma en que se han expendido las localidades en tan breve espacio de tiempo, beneficios obtenidos por el importe de las mismas y por donativos.
...
281 (Número de orden) Arístides Fernández en nombre de Placencia de las Armas (Corporaciones y particulares que han contribuido) 500 pesetas (Cantidad satisfecha) Una butaca (Localidades adquiridas) 15,80 (Precio ordinario) Donativo (Observaciones)
...
..."
1898/05/04 "Suscrición nacional voluntaria para atender al fomento de la Marina y gastos de la guerra … El personal de la fábrica de Placencia de las armas, importe de un día de haber (Como primer donativo). 1.432,95 pesetas ... "
Patente eta asmakuntzak
1868/07/23. Asmakuntza, karga-sistema
- Gaceta de Madrid, 205 zbk. 6. eta 7. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia.
- Erreginak 1865eko urtarriletik 1867ko irailera arte emandako asmakuntza eta sarrera pribilegioen zerrenda
- ...
- Zuazubiscar, Isla y compañía, Soraluzekoa. Errekamaratik kargatutako su-armaren sistema, gerra- eta ehiza-armetan erabiltzeko.
1877/01/23. Isabel la Catolicaren zalduna
- Gaceta de Madrid, 23 zbk. 193. eta 194. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Hainbat sari jaso dituzten pertsonen zerrenda, honekin batera doan dekretuan xedatutakoaren arabera, lan artistiko nabarmenen edo argitaratu dituzten lan zientifikoen sari gisa, hainbat industria ezartzen eta garatzen lagundu duten aldetik, horien bidez Nazioaren lorian eta aberastasun publikoaren sustapenean lagundu dutela.
- ...
- Gipuzkoa.
- ...
- Francisco Iturrioz jauna, Soraluzeko fabrikako kontramaisua, Isabel Katolikoaren zalduna."
1895/08/05. Asmakuntza, katu-babesa
- Gaceta de Madrid, 217 zbk. 472. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia.
- Industria bulegoa eta Jabetza industrial eta komertzialaren erregistroa.
- Asmakuntza-patenteen eta gehitze-ziurtagirien zerrenda, Negoziatu honetan 1895eko urtarrilan, otsailan eta martxoan aintzat hartu direnak.
- ...
- 16.351. Jacinto de Azcárate y Epelde jauna, Soraluze, hogei urterako asmakuntza-patentea, su-arma eramangarrietarako katu-babes berri batengatik. 1894ko azaroaren 30ean emana.
1899/04/18. Asmakuntza, katu-babesa
- Gaceta de Madrid, 108 zbk. 199. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia
- Industria bulegoa eta Jabetza industrial eta komertzialaren erregistroa.
- 1899ko urtarrilean, otsailean eta martxoan Industriako Bulegoan jasotako egintza edo kontratuen kopia ziurtatuei dagozkien asmakuntza-patenteetan egindako zuzenbide-aldaketen zerrenda.
- ...
- 19.427 zenbakiko espedientea. Asmakuntza-patentea, 1896ko azaroaren 21ean José Manso jaunaren alde hogei urterako igorria, marratzeko makinaren hortzen hedapen-printzipioan oinarritutako prozedura berri baten bidez, plano inklinatuen edo falken bidez, kanoien eta suzko armen marren zabalera eta sakonera progresiboak lortzeko.
- Madrilen, 1898ko azaroaren 10ean eta Ricardo Rueda notarioaren aurrean, Diego Mitchell jauna, José Manso jaunaren ahaldun gisa, egiletsitako eskritura publikoaren bidez, saldu, laga, uko egin eta eskualdatu egin zuen, inolako erreparorik gabe, Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresaren alde, zeina José Gómez Acebo jaunak ordezkatzen baitu, lehen aipatutako patentearen jabetza, eta haren transferentzia 25. liburuan, 210. orrian errejistratuta geratu zen 19.427 zenbakiarekin.
Elizari buruzkoak
1852/05/27. Mojen gehienezko kopurua
- Gaceta de Madrid, 6548 zbk. 2. eta 3. orrialdeak. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Joan den abenduaren 14ko Errege Aginduan xedatutakoa betez, Erregina andereak erlijio-komunitateen osaketari buruzko zenbait espedienteren berri eman du. Espediente horiek, aurreko ekainaren 14ko Errege Agindu zirkularraren arabera, kasuan kasuko elizbarrutikoek eratu eta bidaliko dituzte ministerio honetan; eta, haien berri izanik, erabaki du, egoki bada, nobizien onarpen eta profesioa zabalik uztea forma horretan, Konkordatua betez, komunitate bakoitzak nahi duen erlijioso kopuru maximoa osatu arte, ohar honek adierazten duen honako elizbarrutietako komentu eta herrietan:
- ...
- Calahorra (Elizbarritua), Soraluze (Herria), Santa Ana, agustinak (Komentua), 14 (Gehiengo kopurua), Ongintza (Alorra)
1869/03/15. Kleroaren kredituak
- Gaceta de Madrid, 74 zbk. 2. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Zor publikoaren Zuzendaritza Nagusia
- Jaulkipen Saila, Liburu Handiaren Tenedoria
- Dagozkien idazpenetan ezeztatu diren kredituen zerrenda, klero sekularrari eskubide propioz zegozkionak, behin-behineko gobernuak 1869ko urtarrilak 28ko agintearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- ...
- Mailegu bat, 9.516 zk., zor arruntari dagokiona, %5a ematen duena eta negoziatu ezin dena; Gipuzkoako Soraluze herriko Eliza-kabildoarena da, memoria desberdinak dituela: zenbatekoa 16.768.439.
1878/04/18. Manuel Francisco de Joaristi Fundazioa
- Gaceta de Madrid, 108 zbk. 156. orrialdea. Jatorrizkoa ikusteko, sakatu hemen.
- Estatuko Administrazioaren esku-hartze orokorra
- Ongintzako ondasunak. — 1858ko urriaren 2tik aurrerako salmentak
- 220. zenbakia.
- Kontu-hartzailetza orokor honek aztertu eta onartutako zerrenden karpeta, besterendutako ondasunek urtean sortzen zuten errenta likidoa eta horiei dagokien kapital nominala adierazteko; zerrenda horiek Zor Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari bidaltzen dizkio, establezimendu berberen alde inskripzio besterenezinak egin ditzan %3ko errentarekin, 1859ko apirilaren 4ko legearen 8. artikuluak ezartzen duen betez.
- ...
- 46.289 (Ordena-zenbakia), Gipuzkoa (Probintziak), Manuel Francisco Joaristi jaunak Soraluzen sortutako ongizate elkartea, bertako neskatxa umezurtzak laguntzeko (Korporazioak eta establezimenduak), 8.468,49 erreal (Ondasunen urteko errenta likidoa), 272.283 erreal (Inskripzioen kapital nominala), 248,94 pta. (Seihileko arrunteko interesak)